Programak

Sentsibilizazio eta dinamizazio programa

Eusko Jaurlaritzak edota egunkariko artikuluetan proposatutako kanpainen bidez, mendekotasunen aurrean kontzientziatzeko lan egiten da komunitatearekin.

Eskola-esparrua:

Osasunerako eta mendekotasunak prebenitzeko hezkuntza ikasleekin.

Prebentzio-jardueraren helburu nagusia beren autonomia eta erantzukizuna hobetzeko, eta arriskuak eta plazerak kudeatzeko gai izateko, pertsonentzat lagungarriak izan daitezkeen ezagutzak, jarrerak, balioak eta gizarte-eskumenak garatzen laguntzeko jarduerak bultzatzea da.

Zenbait proposamen egiten dira hezkuntza-lan antolatu baten barruan, eta etapa bakoitzaren berezitasunen arabera egokituz joango dira.

Familia-esparrua:

Hezkuntza Hobekuntzarako Eskola. Gurasoei bilakaeraren psikologiari buruzko oinarrizko ezagutzak bereganatzeko aukera ematen dieten tailerrak dira. Horren ondorioz, beren seme-alaben bilakaera ulertzeko eta sor daitezkeen zailtasunei aurrea hartzeko gai ikusten dute beren burua.

Tailer horiek ez dira edonorentzat, hau da, adin jakin bateko seme-alabak dituzten gurasoentzat bakarrik dira. Gai jakin batzuk lantzen dira; seme-alabak dauden bilakaeraren unerako esanguratsuak direnak, hain zuzen. Tailerrak urtean zehar ematen dira.

Erkidegoko programak

Kontsulta zerbitzua

Bulego teknikoaren bidez, hitzordua eskatuz, mendekotasunei buruzko informazioa eta orientazioa jaso daiteke.

“Larunbattack”, aisialdi osasungarria lantzeko hezkuntza

Gazteria sailarekin lankidetzan egiten den programa da eta udalerriko gazteentzat da, aisialdi osasungarria sustatzeko. Horretarako, jarduera ludiko osasungarriak eskaintzen dira.

Tabakoa erretzeko ohiturari uzteko programa

Minbiziaren kontrako Espainiako Elkartearekin lankidetzan, tabakoa erretzeko ohiturari uzteko ikastaroak eskaintzen zaizkie herriko bizilagun guztiei.

Erretiratuen etxeak

Lege-araudia

Lege-araudia

Zerbitzu-karta

  • Zerbitzu-karta bannerra

Kokapena eta kontaktua

Mapa

Urgoiti pasealekua, 55-1.
48480 - Arrigorriaga
Tfnoa: 944 020 205
gizartezerbitzuak@arrigorriaga.eus
Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:45era