Gure izateko arrazoia

Arrigorriagan bizi diren bizilagunak gure zerbitzura hurbil daitezke, udaleko zerbitzuak eta prestazioak, edota autonomia erkidegoko eta foru mailako gizarte-zerbitzu eta prestazio orokorrak eskatzeko.

Arrigorriagako Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik helburu hauetarako eman nahi dugu zerbitzua:

  • Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman jasotzen diren udalaren ardurapeko prestazio eta zerbitzu guztiak bermatzeko.
  • Gizarte-lanaren harreman izaera bultzatzeko.
  • Arreta pertsona bakoitzaren beharretara eta ezaugarrietara egokitzeko.
  • Gizarte-beharrei eta -aldaketei prebentziozko ikuspegi eta ikuspegi komunitario batetik erantzuteko.

BALIOAK / PRINTZIPIOAK

Arrigorriagako Udaleko Gizarte Zerbitzuok Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legean jasotzen diren printzipioei jarraitzen diegu:

  • Erantzukizun publikoa.
  • Unibertsaltasuna.
  • Berdintasuna eta ekitatea.
  • Hurbiltasuna.
  • Prebentzioa, integrazioa eta normalizazioa.
  • Arreta pertsonalizatua eta integrala eta arretari jarraitzea.
  • Diziplina anitzeko jarduerak.
  • Koordinazioa eta lankidetza.
  • Gizarte-ekimenaren sustapena.
  • Herritarren partaidetza.
  • Kalitatea.
Erretiratuen etxeak

Lege-araudia

Lege-araudia

Zerbitzu-karta

  • Zerbitzu-karta bannerra

Kokapena eta kontaktua

Mapa

Urgoiti pasealekua, 55-1.
48480 - Arrigorriaga
Tfnoa: 944 020 205
gizartezerbitzuak@arrigorriaga.eus
Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:45era