Gastuak eta diru sarrerak

GASTUEN AURREKONTUA

Toki entitate baten gastuen aurrekontua udaleko gobernuak gastua egin ahal izateko osoko bilkurak ematen dion baimena da. Aldi zehatz baterako baimena da, urtebeterako, eta gehienez gasta daitekeen zenbatekoa eta gastua zertan egin behar den ezartzen du.

Aurrekontuan jasotako gastuen xedea edo zenbatekoa aldatzeko araudian araututako kreditu aldaketak izapidetu behar dira.

Gastuen aurrekontuan jasotako zenbatekoei aurrekontu kredituak deitzen zaie, eta entitatearen aurrekontuko parte dira.

Toki entitateko gobernuak gastua egin ahal izateko baimena gastuen egoera izenekoan zehazten da; bertan, betebeharrak betetzen direla zaintzeko beharrezko kredituak jasoko dira, dagokien zehaztasun mailarekin.

DIRU SARREREN AURREKONTUAN

Gastuen aurrekontuan jasotako gastuak finantzatzeko entitateak urte horretan espero dituen baliabideen aurreikuspenak toki entitatearen diru-sarreren aurrekontuan jasotzen dira.

Diru-sarreren aurrekontuan jasotako zenbatekoei diru-sarreren aurrekontuko kredituak deitzen zaie; aurreikuspenak edo estimazioak dira, gastuen aurrekontua ez bezala; izan ere, gastuen aurrekontuak baimendutako gastuaren muga ezartzen du.

Desberdintasun hori garrantzitsua da; izan ere, gastuen aurrekontua betearaztean ezinezkoa bada esleitutako zenbatekoak gainditzea (araudiak ezarritako salbuespen kasuetan izan ezik), diru-sarreren aurrekontua benetan urte horretan lortutako zenbatekoarekin betearaziko da, hasierako aurrekontuko aurreikuspenaren arabera lortuko litzatekeen zenbatekoa aintzat hartu gabe.

Faktura elektronikoak

Zergadunen egutegia

  • Zergadunen egutegiaren bannerra

Araudia

Araudia

Zerbitzu-karta

  • Zerbitzu-karta bannerra

Kokapena eta kontaktua

Mapa

Urgoiti pasealekua, 57
48480 - Arrigorriaga
Tfnoa: 944 020 205
Faxa: 944 020 213
cvaquero@arrigorriaga.eus
cminteguiaga@arrigorriaga.eus