Lehiaketak

Hauek dira Arrigorriagako Udalak antolatzen dituen kirol-lehiaketak:

Herri krosa

Herri Krosa publiko guztiei zuzendutako jarduera da eta urtero ospatzen da, otsailaren azken igandean.

Adin guztietako kirolarientzako probak daude, haur-kategoria ezberdinekin. Helduentzat, distantzia ezberdineko bi proba daude, bat 11,5 km luze da eta bestea 4,8 km.

Informazioa eta izen-emateak

Arrigorriaga Mendi Trail Asteburua

Arrigorriaga Mendi Trail asteburua mendian zehar egiten diren lasterketen asteburua da. Iaz antolatu zen lehen aldiz.

Mendiko bi lasterketa dira, eta Upo eta Artanda mendiak igo behar dira. Bata gauez egiten da (larunbatekoa) eta bestea egunez (igandekoa). Lasterketa bakarra edo biak egiteko aukera dago, banaka edota era konbinatuan sailkatuz.

2015. urtean apirilaren 11 eta 12ko asteburuan ospatuko da.

Informazioa eta izen-emateak

Triatlon Txikia

Triatloi Txikia Bizkaiko Triatloi Federazioarekin elkarlanean antolatzen da.

Ekimena antolatzeko udako denboraldian kanpoko igerilekua eta kiroldegiaren kanpoaldea erabiltzen dira. Haurrei triatloi kirola ezagutzera emateko helburua du. Irailean egiten da, ikasturtearen hasierarekin batera, eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen Eskola Kiroleko programazioaren barruan sartzen da.

Informazioa eta izen-emateak

Frontenis txapelketa

Ekainean egiten da. 2014. urtean txapelketaren hirugarren edizioa antolatu zen.

Jardunaldi bakarrean jokatzen da (larunbatean, egun osoan zehar) Kiroldegiko eta Zaratamoko pilotalekuetan. 32 bikotek hartzen dute parte.

Instalazioen erreserba

  • Kirol-instalazioen erreserba bannerra

Araudia

araudia

Zerbitzu-karta

  • Zerbitzuen karta bannerra

Kokapena eta kontaktua

mapa 

Severo Ochoa kalea, 1
48480 Arrigorriaga
Telefonoa: 946711021
Faxa: 946711585
kirola@arrigorriaga.eus