Kirol-eskolak

Gaur egun, Kirol sailak kirol-eskola bakarra eskaintzen du, igeriketa-eskola, hain zuzen ere.

Bestelako kirol-diziplinei dagokienez, hala nola futbola, saskibaloiak, tenisa, gimnastika erritmikoa, patinaje artistikoa, taekwondoa eta abar, udal-instalazioak erabiltzen dituzten klubek eskaintzen dute aipatutako kirolak probatzeko aukera, eta kirol-eskolak dituzte. Beraiek kudeatzen dituzte, publizitate-iragarkien bidez, denboraldi bakoitzaren hasieran eskainiz.

Igeriketa-eskola

Behin Udal Kiroldegiko ikastaro-zikloa amaituta , kirol-diziplina honekin jarraitzeko aukera ematen die Kiroldegiak ume guztiei. Izan ere, Arrigorriagan ez dago igeriketa-klubik.
Bi talde eskaintzen ditugu, gehienez 15 lagunek osatuak. Astean bina saio egiten dituzte (astelehena eta asteazkena edo asteartea eta osteguna).

Igeriketa-eskola
Taldea Egunak Plaza kop. Ordutegia Abonatuak Ez-abonatuak
A Maila Astelehena-asteazkena 15 18:45-19:45 33€ 113€
B Maila Asteartea-osteguna 15 18:45-19:45 33€ 113€

Instalazioen erreserba

  • Kirol-instalazioen erreserba bannerra

Araudia

araudia

Zerbitzu-karta

  • Zerbitzuen karta bannerra

Kokapena eta kontaktua

mapa 

Severo Ochoa kalea, 1
48480 Arrigorriaga
Telefonoa: 946711021
Faxa: 946711585
kirola@arrigorriaga.eus