Lan eta zerbitzuen lantaldea

Arrigorriagako Udalaren lan eta zerbitzuen lantaldeak honako lan hauek egiten ditu: lan txikiak gauzatzea, konpontzea eta instalatzea, euren bitartekoekin, materialak garraiatzea, logistika eta laguntza zenbait saili.

Saneamendu-sare nagusia konpontzea Martiartu I Industrialdean

Arrigorriagako Udaleko Bulego Teknikoak, 2016ko martxoaren hasieran, Martiartu I industrialdeko ezponda natural batean zegoen zulo baten berri izan zuen. Zuloa sortu zen aipatutako lekutik modu paraleloan igarotzen diren saneamenduko urak, ur fekalak eta euri urak eramaten dituzten hodi orokorrak behera etorri zirelako.   Ondorioz, urak lursailaren azaletik igarotzen hasi ziren, eta zuzenean hortik gertu dagoen enpresa bateko lursail pribatu batera isuri ziren.

Bulego Teknikoa, Ur Partzuergoko Saneamendu Sailaren laguntzarekin, bi sareak konpontzeko proiektua idazten hasi zen.  Proiektua idatzi eta gero, 163.473,82 euroko aurrekontua eman zitzaion, BEZa barne. 

Udalak baloratu zuen obra hori “ustekabeko” gisa kalifika zitekeela Bizkaiko Foru Aldundiaren abenduaren 22ko 215/2015 Foru Dekretuaren babesean, zeinaren bidez arautzen baita 2016. urtean Udal Finantzaketarako Foru Funtsean ustekabeko gertaeretarako dauden transferentziak emateko prozedura. Hortaz, aipatutako erakundeari obra hori gauzatzeko zegokion diru-laguntza eskatu zion. 

Foru aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Sailak 2016ko maiatzaren 23an hartutako erabakiaren arabera, obra gauzatzeko 147.126,44 euroko diru-laguntza eman da, hau da, obraren kostuaren zenbatekoaren % 90.

Araudia

Araudia

Zerbitzu-karta

  • Zerbitzu-karta

Kokapena eta kontaktua

mapa 

Urgoiti pasealekua, 57
48480 Arrigorriaga (Bizkaia)
Tel.: 944 020 200
hirigintza@arrigorriaga.eus