Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak

Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak eduki ahal izateko, AURRETIK administrazio lizentzia bat lortu beharko da; eskatzailea den pertsona edo erakundea bizi deneko udalak emandakoa, hain zuzen.

Lehenago aipatu den lizentziaren titularrek, arriskutsuak izan daitezkeen txakurren jabeek, arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal erregistroan eman beharko dute izena (txakurra erroldatuta dagoen herrikoan). Horretarako, lizentzia eskuratzen denetik hasita, 15 eguneko epea izango dute.

Erregistro horrek, gutxienez, datu hauek izango ditu:

  • Identifikazio kodea
  • Edukitzailearen datuak: izena, ohiko helbidea, NANa eta harremanetarako telefonoak
  • Animaliaren ezaugarriak, identifikatzen lagunduko dutenak: adina, arraza, sexua, jaioteguna
  • Animaliaren ohiko bizilekuaren helbidea
  • Animaliaren funtzioa edo trebetasuna: lagun egitea, zaintzea, babestea, ehizatzea eta abar
  • Lizentzia zenbakia, jaulki zen eguna eta balioa noiz galduko duen, zein organok eman zuen.

Araudia

Lizentzia eskuratzeko agiriak

  • NANaren kopia egiaztatua.
  • Arriskutsuak izan daitezkeen animalien araubide juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legearen 13. artikuluko 3. atalean aurreikusita dauden eta gehigarri diren zigorrak direla-eta, arau-hauste larri edo oso larriengatik zigorrik ez dela jaso adierazten duen zinpeko aitorpena.
  • Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edukitzeko ezinbestekoak diren gaitasun fisikoaren ziurtagiriaren eta gaitasun psikologikoaren ziurtagiriaren kopia egiaztatuak.
  • Zigor aurrekaririk ez duela ziurtatzeko agiria (ofizioz eskatzen dira faxez: 944243888).
  • Argazki bat, NANeko argazkiaren tamainakoa.

Txakurrak erregistratzeko agiriak

  • Aseguruaren polizaren indarreko ordainagiriaren kopia egiaztatua, erantzukizun zibila estalia duena (gutxienez, 120.000 euro) eta barne hartzen duena bai animaliaren jabearen erantzukizun zibila, bai noizean behingo edukitzaile izan daitekeenarena ere.
  • Aseguru etxearen aseguruaren ziurtagiria, EHAAn argitaratutako ereduaren araberakoa.
  • Osasun liburuxkaren kopia egiaztatua, jabearen eta animaliaren datuekin.
  • Eskaeran idatziz jaso behar da:
  • Animaliaren ohiko bizilekuaren helbidea.
  • Animaliaren funtzioa edo trebetasuna: lagun egitea, zaintzea, babestea, ehizatzea eta abar.

Araudia

Araudia

Zerbitzu-karta

  • Zerbitzu-karta

Kokapena eta kontaktua

mapa 

Urgoiti pasealekua, 57
48480 Arrigorriaga (Bizkaia)
Tel.: 944 020 200
hirigintza@arrigorriaga.eus