Zer egin, baldin eta…?

Udal garabiak nire ibilgailua eraman du eta berreskuratu nahi dut

Ibilgailuaren titularrak Udaltzaingoak biltegira eramandako ibilgailua berreskuratzeko izapide jakin bat bete eta garabi zerbitzuaren tasa ordaindu behar du; hala behar denean, gainera beste tasa bat ordaindu beharko du.

Izapide hau aurrera eramateko, hau da aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Gidatzeko baimena  
  • Zirkulazio baimena  
  • Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen txartela eta IAT
  • Ibilgailuen derrigorrezko asegurua.

Nire ibilgailua bertan behera utzi nahi dut

Ibilgailuaren titularra bazara Udaletxeari eman diezaiokezu, trafiko sailean baja emateaz arduratuko dena. Horretarako ibilgailua Udal Biltegira eraman beharko duzu. Ibilgailua mugitu ezin baduzu, eta zonalde publikoan egoteko kasuan, Udaltzaingoek garabiarekin eraman ahal izango dute. Kasu honetan, garabiaren gastuak ordaindu beharko dituzu.

Gainera, inprimaki bat bete beharko duzu eta titularraren NAN fotokopiarekin batera Udaltzaingoaren Administrazio Unitatera Arrrigorriagako Udaletxeko Hiritarren Arretarako Bulegora eraman.

Delituren baten biktima banaiz

Zigor Kodean jasotako delitu edo faltaren baten biktima izan bazara, Udaltzaingoaren instalazioetara etorri behar zara, salaketa egitera. Biktima izan den edo zuzenean interesa duen orok aurkez dezake salaketa, betiere Nortasun Agiri Nazionalarekin behar bezala identifikatzen bada. Falta edo delituren biktima adingabea bada, bere tutoreak edo legezko ordezkariak lagunduta etorri behar du.

Salaketei buruzko zalantzarik baduzu, zatoz gure instalazioetara edo dei egiguzu 944 020 201  telefono zenbakira, eta informazio zehatzagoa emango dizugu.

Trafiko-isuna jarri didate

Ordaindu edo alegazioak aurkeztu aurretik, oso kontuan hartu behar duzu nola egin dizuten salaketaren jakinarazpena, gidaria bertan ez zelarik, edo gidariari salaketaren unean zuzenean emanik.

Gidaria bertan ez zelarik jakinarazitako salaketa

Zure ibilgailuaren kontrako salaketa jaso duzu, lekuan bertan ez zinelarik. Jakinarazpena zure etxera iritsi arte itxaron behar duzu; behin etxean hartu duzularik, ordaindu dezakezu, edo egoki irizten diezun alegazioak aurkeztu.

Unean bertan jakinarazitako salaketa

Udaltzain batek trafiko alorreko arau-hauste batengatik salatu bazaitu, eta salaketa-orria orduantxe bertan eman, pertsona salatuaren datuak, isunaren zenbatekoa, puntu galduak eta beste datu batzuk agertuko dira orrian bertan. Kasu horretan, salaketa jakinarazi zaizula kontsideratzen da; ordaindu egin dezakezu, jakinarazpena etxean jaso zain egon beharrik gabe, edota - ez bazaude isunarekin konforme- alegazioak aurkeztu.

Legearen azken aldaketaren ondorioz, hogei egun natural dituzu isuna azkar ordaintzegatiko % 50eko beherapena baliatzeko edo alegazioak aurkezteko; alabaina, ez ahaztu alegaziorik aurkezten baduzu, galdu egingo duzula azkar ordaintzeagatiko beherapena.

Lege-araudia

Lege-araudia

Zerbitzu-karta

  • Zerbitzu-karta

Kokapena eta kontaktua

Mapa

Urgoiti pasealekua, 55
48480 - Arrigorriaga
Tel: 944 020 201
Sakelakoa: 651 705 970
Faxa: 944 020 210