Segurtasunez bidaiatzea

  • Segurtasunez bidaiatzeko, funtsezkoa da atsedena. Bi ordutik behin gelditzea komeni da, atseden hartu eta gidatzeak eskatzen duen arreta berreskuratzeko.
    Bidaia laburtzen saiatzeak ez dizu arazoak baino ekarriko. Errespeta itzazu segurtasun-mugak; hartara seguruago egingo duzu bidaia.
  • Udan tenperatura altuak izaten direnez, tenperatura kontrolatzeko sistemak erabiltzea komeni da, bai eta gorputza behar bezala hidratatzea.
  • Deskuidurik ez! Autoa gidatzeak bost zentzumenak eskatzen ditu: ez ezazu gailu elektronikorik erabili, ez bestelako objekturik esku artean erabili, etab.
  • Aztertu ezazu ondo ibilgailua bidaia abiatu aurretik. Egoera txarrean dagoen pneumatikoek istripua eragin dezakete.
  • Ez ezazu gidatu bapo jan ostean, horrek arreta galtzea eta logura eragin ditzake eta.
  • Erabil itzazu ibilgailuaren babes-elementu guztiak, istripua izanez gero bizitzak salbatzen baitituzte: autoan bazoaz, jantzi ezazu segurtasun uhala; motorrean bazoaz, jantzi kaskoa.
  • Gidaria bazara, joka ezazu arduraz: ez ezazu alkoholik edan. Jokoan daude zure zeure segurtasuna eta bideko beste guztiena ere.
  • Joka ezazu errespetuz bideko beste erabiltzaileenganako: adieraz ezazu egin nahi duzun maniobra oro, joka ezazu berebiziko kontuaz bizikletak eta oinezkoak gainditzerakoan, eta hori egitean, izan ezazu beti gutxienez 1,5 metroko alboko tartea.

Lege-araudia

Lege-araudia

Zerbitzu-karta

  • Zerbitzu-karta

Kokapena eta kontaktua

Mapa

Urgoiti pasealekua, 55
48480 - Arrigorriaga
Tel: 944 020 201
Sakelakoa: 651 705 970
Faxa: 944 020 210