Segurtasuna kalean

  • Ibili zaitez ibilgailuen martxaren kontrako norabidean, espaloiaren ertzetik ahalik eta urrunen, zure poltsa edo diru-zorroa espaloiaren barrualdean kokatuz, horrela “tiratzeak” saihestuz.  
  • Kutxazain automatikoen zerbitzuak erabiltzera zoazenean, lehenik eta behin begiratu ezazu zure inguruan ea jasotako dirua eraman ahalko lukeen pertsona susmagarririk dagoen. Pertsona jakin batzuen inguruak zalantzarik izan ezkero, ez erabili kutxazaina momentu horretan, edo joan zaitez hurbil dagoen beste batera. Saiatu zaitez kutxazainak bulego orduetan erabiltzen eta, egotekotan, erabili itzazu barneko kutxazaina eta ez ahaztu barruan zauden bitartean atea blokeatzeaz.
  • Saihestu  itzazu azoka, feria eta berbena bezalako aglomerazioak. Norbaitek zurekin estropezu egin ezkero begira ezazu diru-zorroa kendu dizuten. Ez galdu bistatik zure objektu pertsonalak. Erosketetan zoazenean ez zaitez distraitu. Begira itzazu arretaz zugandik hurbil dauden pertzonak eta ez galdu kontaktua zure motxila, poltsa edo argazki kamera, telefono, ipad etab. bezalako objektu pertsonalekin. Motxila eraman ezkero, jarri ezazu aurrealdean aglomerazio tokietatik igarotzen bazara. Horrela, objektuak kentzeko poltsikoak irekitzea edo motxila zulatzea saihestuko duzu.
  • Beharrezko dirua baino ez ezazu eraman eta banatu ezazu poltsikoetatik. Ez ezazu eraman dirutik prakaren atzeko poltsikoan. Saiatu zaitez gainean diru kantitate garrantzitsu bat ez eramaten. Beste aukerarik ez badago, banatu ezazu hainbat poltsikotan.
  • Ez eraman inoiz kreditu txartelen zenbakia idatzita, ezta agenda telefonikoaren artean ere ez. Txartela kentzen badizute, deitu ezazu berehala bankura baliogabetu dezaten. Horrela, norbaitek zure baimenik gabe erabiltzea saihestuko duzu.
  • Oihu egiteak, laguntza eskatzeak, lapurra beldurtu eta beste pertsona batzuen arreta erakarri dezake.
  • Erasoren bat jasatekotan, behatu itzazu erasotzailearen ezaugarri nagusiak (adina, altuera, ile kolorea, aurpegiko ezaugarriak, ihes norabidea, ihes ibilgailua, etab.), erasotzailea aurkitzeko lagungarria izango da. Erasotzaileak hainbat badira, saiatu zaitez euretako baten kontzentratzen zugandik hurbilen dagoen horretan.

Lege-araudia

Lege-araudia

Zerbitzu-karta

  • Zerbitzu-karta

Kokapena eta kontaktua

Mapa

Urgoiti pasealekua, 55
48480 - Arrigorriaga
Tel: 944 020 201
Sakelakoa: 651 705 970
Faxa: 944 020 210