Segurtasuna etxebizitzan

  • Pertsona ezezagunen sarrera ez erraztu.
  • Pisu baxu batean bizi bazara, jarri itzazu burdin sareak leihoetan. Itxi itzazu leihoak etxetik ateratzen zaren guztietan, nahiz eta ordu erdi baino ez izan.
  • Posible bada, jarri ezazu blindatutako ate bat. Jarri ezazu segurtasun kate bat atean, honen irekitze partziala ahalbidetzen dizuna.
  • Konprobatu ezazu etxeko sarrera posible guztiak itxiak daudela, etxe barruan zaudenean ere bai.
  • Aldatu ezazu sarraila etxe berri batean instalatzen zaren bakoitzean, giltzak galdutakoan edo obrak egon badira eta langileren batek eskura izan baditu. Baita ere, sarrailak ez duenean etxea babestearen funtzioa betetzen eta hirugarren pertsonen esku erabilitako mekanismo berrien arriskua dagoenean
  • Ez utzi balio handiko objekturik etxean, eraman itzazu toki seguru batera etxean ez zaudenean.
  • Ez piztu atezain automatikoa ohituraz, ez badakizu nork deitzen duen, zure segurtasuna eta auzokide guztiena arriskuan jarri dezakezu. Eskatu iezaiezu agiria zerbitzu tekniko guztiei eta konproba ezazu, beharrezkoa iruditu ezkero, horien balioa telefonoz enpresarekin.
  • Ez jarri giltza eta giltzatakoetan helbidearen inguruko inolako daturik, egon zaitez adi kopiak egiterakoan eta ez utzi hauen ezkutalekuetan (zirrian, loreontzian, leihoetan).
  • Atera argazkia edo markatu itzazu zure baliozko objektu guztiak hauek ezagutu ahal izateko lapurreta kasuan. Apuntatu ezazu marka, modeloa eta serie zenbaki edo fabrikaziozkoa.
  • Etxera heldutakoan sarraila bortxatua izan dela ikustekotan ez zaitez sartu, aztarnak ezabatu baititzakezu edo lapurrak barruan topatu. Deitu ezazu Udaltzaingoa.

Lege-araudia

Lege-araudia

Zerbitzu-karta

  • Zerbitzu-karta

Kokapena eta kontaktua

Mapa

Urgoiti pasealekua, 55
48480 - Arrigorriaga
Tel: 944 020 201
Sakelakoa: 651 705 970
Faxa: 944 020 210