Galdutako objektuak

Arrigorriagako Udaltzaingoak Objektu Galduen Bulegoa bat dauka, non titular ezezaguneko aurkitutako objektuak eman daitezke, edota galdutako objektuak berreskuratu.

Aurkitutako objektu bat uzteko:

Objekturen bat bidean aurkitzen baduzu, udaltzain bati eman diezaiokezu edo Udaltzaingoko Galdutako Objektuen Bulegoan bertan eman dezakezu. Bertan, zure datuak jasoko ditugu objektuak nork aurkitu duen erregistroa eramateko.

Galdutako objektu bat berreskuratu ahal izateko:

Zuk objekturen bat galdu baduzu harremanetan jar zaitezke Udaltzaingoarekin, 944 020 201 telefonoan, galdutako objektu honen antza duen zerbait balego. Honela izanezkero, Arrigorriagako Udaletxeko Galdutako Objektuen Bulegora hurbildu zaitezke, Urgoiti pasealekua, 53 helbidean, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:45etara. telefono-zenbakiaren bidez. Objektuaren jabetza erakutsi behar duzu eta zure burua identifikatu.

Oharrak

Jabeak gauza itzuli duenari gauza horren balorearen edo prezioaren hamarrena ordaindu behar dio, eta galdutako gauzak Kode Zibileko 616. artikuluan adierazitakoa baino gehiago balio badu, hogeirena ordaindu beharko dio.

Bi urte pasa ondoren jabea agertzen ez bada, galdutako gauza edo gauza horren balorea aurkitu duenari emango zaio.

Lege-araudia

Lege-araudia

Zerbitzu-karta

  • Zerbitzu-karta

Kokapena eta kontaktua

Mapa

Urgoiti pasealekua, 55
48480 - Arrigorriaga
Tel: 944 020 201
Sakelakoa: 651 705 970
Faxa: 944 020 210