Prestakuntza: ikastaroak eta tailerra

 

Gazte Informazio Bulegoan Arrigorriagako gazteei mota guztietako ikastaroak eta tailerrak eskaintzeko lan egiten dugu, bai lanbide batekin lotutako prestakuntza eta gaitzea ematekoak, bai aisiarakoak.

Urtez urte, ikastaroen eta tailerren eskaintza askotarikoa antolatzen dugu. Hartara, eskulangintzako tailerrak egin ditugu, uretako jarduerak (arraun surfa, kanoak, surfa..), eskia, naturako kirolak (kayaka, rapelatzea, via ferrata, sakan jaitsiera, espeleologia…), ingelesez edo frantsesez hitz egiteko tailerrak, bidaiarientzako alemana ikastekoak, musika tailerrak…

Gainera, eskualde mailan lan egiten dugu, Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko gazteriari lanerako gaitzera bideratutako prestakuntza eskaintza egiteko. Hona hemen, Nerbioi-Ibaizabal eskualderako Gaztedi Planaren barnean, gazteentzat eskaini izan ditugun ikastaroen adibide batzuk: uretako lehen laguntzak eta sorospena, eskola jantokiak, biltegi eta eskorga laguntzailea, community manager-a, elikadura eta elikagai segurtasuna… Hurrengo urteetan, lanerako gaitzeko lan egiten jarraituko dugu, prestakuntzarako bekak emanda, ekintzailetza bultzatzeko ekintzak eginda, ekintzailetzako proiektuen lehiaketak antolatuta, enpresa mintegiak sustatuta…

Eduki beti horren guztiaren gaineko informazioa Udalaren webgunean begiratuta, Gazteria Sailean.

Agenda

Zerbitzu-karta

  • Zerbitzu-karta

Jarrai gaitzazu

  • Logo Facebook
  • Logo Twitter

Kokapena eta kontaktua

Mapa

Ugertza Bidea, 1
48480 Arrigorriaga
Telefonoa: 946 00 78 76
gaztegunea@arrigorriaga.eus