Lehiaketak

Gazteek hainbat gaitan parte hartzea bultzatzen du Arrigorriagako Udaleko Gazteria Sailak, lehiaketen bidez, adibidez.  Alde batetik, Udalak parte hartzen duen lehiaketak antolatu eta sustatzen dira; eta bestetik, beste udalerri edo erakunde batzuetako lehiaketen berri ematen da.

Hona hemen lan horren adibideak:

  • Arri Gazte argazkilaritzako lehiaketa (sei alditan egin da jada).
  • Berdintasun Sailarekin elkarlanean aritzen gara, gazteen artean eta, oro har, gizartean berdintasun jokaerak sustatzeko, bertako Beldur Barik lehiaketaren bidez, eta bai emakumeen aurkako indarkeria salatzeko ere.
  • Eskualde mailan, Rockein!! taldeen lehiaketan parte hartzen dugu (Basauriko Udalak koordinatzen du).

Berrikuntza moduan, beste kultura, herrialde edo hiri batzuk ezagutzea bultzatu nahi da, Bidazki bidaia lehiaketaren bidez. Helburua da bidaia alternatibo eta desberdin baten proiektua aurkeztea. Horretarako, lehiakideek  zehatz-mehatz azaldu behar dute nola egingo luketen bidaia eta zer beharko luketen gauzatzeko: ibilbideak, kostuak, bisitatu beharreko tokiak edo monumentuak…

Agenda

Zerbitzu-karta

  • Zerbitzu-karta

Jarrai gaitzazu

  • Logo Facebook
  • Logo Twitter

Kokapena eta kontaktua

Mapa

Ugertza Bidea, 1
48480 Arrigorriaga
Telefonoa: 946 00 18 76
gaztegunea@arrigorriaga.eus