Gazteguneko txartela (Gazte-kide txartela)

Nerabeek are gehiago gozatzeko euren guneaz eta bertan eskaintzen diren zerbitzuez, eskatzen duten guztiei Gazteguneko txartela emango zaie, eta, hartara, hainbat abantaila izango dituzte: vip jaiak, sariak, lehiaketa bereziak…
Txartel honek alde on asko ditu: direla Gazteguneko jarduera desberdinetarako egiten diren beherapenak (ikastaroetan, txangoetan…), dela intereseko informazioa azkar eta zuzen jasotzea posta elektronikoaren edo posta zerbitzuaren bidez.

Karneta nola lor dezaket?

Txartela lortzeko, ezinbestekoa da adingabearen legezko arduradunek (gurasoak…) fitxa bat betetzea eta sinatuta eramatea Gaztegunera. Era berean, fitxa hori baliatuko dute zerbitzu honetan lan egiten duten pertsonek, adingabeen gurasoei Gaztegunean gertatu den eta euren seme-alabekin zuzen edo zeharka lotuta dagoen edozein gertakariren berri emateko.

Nola funtzionatzen du Gazte-kide txartelak?

Txartelaren abantaila guztiez gozatzeko, nerabeak puntuak pilatu beharko ditu, Gaztegunean antolatzen diren tailerretan edo jardueretan parte hartuta. Horrenbestez, zenbat eta gehiago parte hartu, orduan eta puntuak eskuratzeko aukera handiagoa eta, hortaz, Gazte-Kide txartelaren abantailez gozatzeko aukera handiagoa.

Agenda

Zerbitzu-karta

  • Zerbitzu-karta

Jarrai gaitzazu

  • Logo Facebook
  • Logo Twitter

Kokapena eta kontaktua

Mapa

Ugertza Bidea, 1
48480 Arrigorriaga
Telefonoa: 946 00 78 76
gaztegunea@arrigorriaga.eus