GIB- Gazte informazio bulegoa

Gazte Informazio Bulegoa (GIB ere esaten zaio) bereziki 16 urtetik aurrerako gazteentzako gunea da, eta, oro har, informazioa bilatzera bideratutako hainbat zerbitzu eskaintzen ditu: ikasketetarako bekak, prestakuntza ikastaroak, boluntariotza, lehiaketak, Europa mailako mugikortasuna, prestakuntza ikastaroak egitea eskualde mailako enplegurako, prestakuntza hartzeko beketan parte hartzea…

GIBa zuzen lotuta dago Aldundiko Gazteria Zuzendaritzarekin (Gaztebizz), eta, hortaz, horrek errazten du gazteekin lotutako ezin konta ahala informazio eskura izatea (proiektuak, esperientziak, lehiaketak, gazteentzako enplegu eskaintzak, bekak...). Gazteentzako enplegu eskaintzekin lotuta, hilabete oro jarriko dira ikusgai eskaintza horien eguneratzeak.

GIBaren bidez, gainera, Nazioarteko Ikasle Txartela egiteko aukera izango duzu, aterpekide txartela, bai norbanakoarentzakoa, bai taldeentzakoa, bidaiak antolatzeko gidaliburuak maileguan hartu ahal izango dituzu (Bidaiateka), Bidazti edo Arri Gazte (eskudirutan ematen diren sariekin) lehiaketetan parte hartzeko aukera izango duzu…

Ordutegia

  • Asteazken eta ostiraletan, 10:00etatik 14:00etara.
  • Astelehenetik igandera, 16:00etatik 21:00etara.
  • Larunbatetan, 11:30etik 13:30era eta 16:00etatik 21:00etara.

Ekainean, uztailean eta irailean bulegoa 09:00etan zabalduko da eta 20:00etan itxiko da.

Kontsultatu urteko irekiera egutegia (PDF 179KB)

Non dago?

Mapa

Ugertza Bidea, 1
48480 - Arrigorriaga 
Telefonoa: 946001876
gaztegunea@arrigorriaga.eus

Agenda

Jarrai gaitzazu

  • Logo Facebook
  • Instagram
  • Logo Twitter

Zerbitzu-karta

  • Zerbitzu-karta

Etxebizitza

Normativa

Kultur agenda

Normativa

Gazte planak

Kokapena eta kontaktua

Mapa

Ugertza Bidea, 1
48480 Arrigorriaga
Telefonoa: 946 00 18 76
gaztegunea@arrigorriaga.eus