Etxebizitza

Tokiko gazteen egungo egoeraren diagnostikoa egin ostean, ikusi da gazteen arazo nagusietako bat emantzipatzea eta etxebizitza bat lortzea dela.
Hori dela eta, Gazteria sailak Etxebizitzari buruzko Informazio Bulego aitzindaria sortu du.

Bulego honetan,  interesa duzuen 18 eta 35 urte bitarteko gazte guztiek etxebizitzarekin lotutako hainbat gairi buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzue: zer behar den Babes Ofizialeko Etxebizitza (BOE) lortzeko, alokatzeko eta erosteko zer aukera dauden, zer-nolako hipotekak eskaintzen ari diren, zer eskaintza aurki ditzakezuen Arrigorriagako banku-erakundeetan, etab.

Zerbitzua honako egunotan izango duzue erabilgarri:

  • Astearte eta ostegunetan Gaztegunean
  • Hilabete bakoitzeko lehenengo eta hirugarren asteazkenetan Abusu Zentro Soziokulturalean.

    Ordutegia leku bietan 17:00etatik 21:00etara izango da.

 

Informazio gehiago eskuratzeko edo aldez aurretik hitzordua eskatzeko hona hemen bideak:  etxebizitza@arrigorriaga.eus helbide  elektronikoara idatzita edo 688 878 023 telefono-zenbakira deituta.

Facebook, Twitter eta Instagram begiratu informazio gehiago eskuratzeko: @arrietxebizitza

Agenda

Jarrai gaitzazu

  • Logo Facebook
  • Instagram
  • Logo Twitter

Zerbitzu-karta

  • Zerbitzu-karta

Etxebizitza

Normativa

Kultur agenda

Normativa

Gazte planak

Kokapena eta kontaktua

Mapa

Ugertza Bidea, 1
48480 Arrigorriaga
Telefonoa: 946 00 18 76
gaztegunea@arrigorriaga.eus