Bidaiateka

Pertsona bidaiari independenteei laguntza emateko zerbitzu integrala da Bidaiateka. Zerbitzu honen bidez, aholkularitza eta laguntza globala eman nahi da edozein modutara egingo den bidaia bat prestatzeko: asteburuko ibilbide bat, mendi baterako igoera, Interrailez egin beharreko bidaia, hilabete bateko oporrak Asiako herrialde batean…).

Zein baliabide ditu?

  • Bidaiatzeko ia 400 gidaliburu ditugu, kontinente guztietakoak, eta herrialde, eskualde eta hiriei buruzkoak.
  • Gidaliburuak eta aldizkariak 15 egunerako uzten dira maileguan, eta ondoren, beste 15 egunerako berritu daiteke mailegua.
  • Hizketan aritzea laguntzeko hiztegiak, 20 hizkuntzatan.
  • Mendiko gaietan espezializatuta dauden aldizkarien eta liburuen artxibo handi bat: oinez egiteko ibilaldiak, igoerak, Donejakue bidea, alojamenduak, Euskal Herriko mendiak, Pirinioak, Alpeak, bizikletaz egiteko ibilaldiak, mendi ibilaldiak…
  • Munduko herrialde askotako enbaxadetatik eta kontsulatuetatik jasotako informazioa. Eskupaperak, liburuxkak, mapak… ditugu, ibilbideen informazioa, alojamenduena, ikusteko gauza interesgarriena, ostalaritzakoa, monumentuena, jaiena eta abarrena emateko.
  • Espainiar Estatuko probintzietako eta autonomia erkidegoetako bulego turismoek emandako informazioa.

Beraz, badakizu, gogoko baduzu bidaiatzea, hau duzu gune egokia. Animatu eta erabili BIDAIATEKA.

Gai honekin lotuta, Arrigorriagako gazteengan bidaiatu eta beste toki batzuk ezagutzeko nahia piztu nahi da. Horretarako, beste pertsona batzuen esperientzien berri emango da (mendizaleak, bidaia bitxiak egindakoak…), eta bidaiatzeko beste modu batzuk eta diru gutxi gastatuta egindakoak ezagutaraziko dira (low cost bidaien gaineko hitzaldiak…).Eta Bidaiateka zerbitzuan funtsezkoa den zerbait: bidaiatzen dugunean ezagutu behar dugunari buruzko informazioa ematea. Jendaurrean dugun jokaerari eragin diezaioketen legeak, eskuarki gertatzen diren arazoak, ohiturak...

Helburu honekin, urtero oporretako azoka antolatzen dugu, eta azoka horretan informatzeko 4 txoko aurkituko dituzu:

  1. Auzolandegiak
  2. Bidaiak
  3. Boluntariotza
  4. Europar mugikortasuna

Agenda

Jarrai gaitzazu

  • Logo Facebook
  • Instagram
  • Logo Twitter

Zerbitzu-karta

  • Zerbitzu-karta

Etxebizitza

Normativa

Kultur agenda

Normativa

Gazte planak

Kokapena eta kontaktua

Mapa

Ugertza Bidea, 1
48480 Arrigorriaga
Telefonoa: 946 00 18 76
gaztegunea@arrigorriaga.eus