Aisiarako tailerrak eta programak

Bai Kasko Gaztegunean eta bai Abusu Gaztetxokoan ere tailer ugari egiten dugu nerabeentzat urte osoan.

Urtez urte berritzen eta tailer berriak egiten saiatzen gara. Hona hemen adibide batzuk:

  • Henna tailerra
  • Afrikarren txirikordena
  • Halloweenerako gore makillajerakoa
  • Sukaldaritza errazekoak (mini-pizzak, kebaba, alkoholik gabeko koktelak)
  • Eskulanetakoak

Ugari dira 12 eta 17 urte arteko nerabeentzat antolatutako aisia programak. Gaikako jaiak (inauteriak, Halloween, Eguberriak…), txangoak (ikasturte amaieran, Eguberrietan), multiabentura udalekuen programa (ikasturtea amaitzean), alkohola eta drogak kontsumitu gabeko aisiarako programa, aisia alternatiborako (Larunbattack)…

Tailer edo programarik proposatu nahi duzu?

Nolanahi ere, proposamen berriak bilatzean, betiere, harrera ona egiten zaie familiek eta nerabeek proposatzen dituzten iradokizunei eta ideiei.

Izan ere, asmoa da denon artean eskaini ahal izatea onena udalerriko nerabeei. Jarri harremanetan Gazteria Sailarekin, proposamen edo kontsultaren bat egiteko: gaztegunea@arrigorriaga.eus

2015-2016 ikastaroak

Agenda

Zerbitzu-karta

  • Zerbitzu-karta

Jarrai gaitzazu

  • Logo Facebook
  • Logo Twitter

Kokapena eta kontaktua

Mapa

Ugertza Bidea, 1
48480 Arrigorriaga
Telefonoa: 946 00 78 76
gaztegunea@arrigorriaga.eus