Taldeek eta elkarteek euskara zuzenean sustatzeko jarduerak, programak eta proiektuak

Dirulaguntza honen helburua, euskara zuzenean sustatzeko jarduerak, programak eta proiektuak finantzatzea. Honako hauexek izango dira, besteak beste:

  1. euskaraz oso-osorik egindako programak, jarduerak eta proiektuak
  2. euskara sustatzeko helburu bakarra daukaten programak, jarduerak eta proiektuak.

Hartzaileak:

a) Euskaraz oso-osorik egindako programa, jarduera eta proiektuetarako diru-laguntzetan: irabazi-asmorik gabeko erakundeak eta elkarteak eta nortasun juridikorik gabeko elkarketak, betiere euren jarduerak Arrigorriagan garatzen badituzte.

b) Euskara sustatzeko helburu bakarra daukaten programa, jarduera eta proiektuetarako diru-laguntzetan: irabazi-asmorik gabeko erakundeak edo elkarteak, betiere euren jarduerak Arrigorriagan garatzen badituzte edo, udalaz gaineko programak izanda, Arrigorriagako biztanleen artean eragin zuzenik badute.

Arrigorriagako udalaren dirulaguntzei buruzko ordenantza orokorra

Lege-Araudia

Araudia

Ohiko galderak

Ohiko galderak

Zerbitzu-karta

  • Zerbitzuen karta Bannerra

Kokapena eta kontaktua

mapa

Urgoiti pasealekua, 57
48480 Arrigorriaga (Bizkaia)
Tel.: 944 020 200
Faxa: 944 020 219
euskarazerbitzua@arrigorriaga.eus