Ohiko galderak

Zenbatekoa da gure herrian euskara jakintza-maila?

EUSTATen datuen arabera, hona hemen euskara jakintza-maila orokorra Arrigorriagan:

Euskara Arrigorriagan
+2 URTE GEHIAGOKO BIZTANLEAK, EUSKARAKO JAKINTZA-MAILA OROKORRAREN ARABERA 2006 2001 1996 1991
BIZTANLERIA  GUZTIRA 12.206 11.40 10.413 9.913
Euskaldunak 3.702 2.854 2.233 1.783
Euskaldunak. Alfabetatuak 3.206 2.380 1.727 1.011
Euskaldunak. Erdizka alfabetatuak 417 338 229 280
Euskaldunak. Alfabetatugabeak 79 136 277 492
Ia euskaldunak 2.795 2.634 2.117 1.906
Ia alfabetatuak 1.887 1.787 1.244 1.139
Ia alfabetatugabeak 428 382 358 412
Ia pasiboak 480 465 515 355
Erdaldunak 5.272 5.361 5.816 6.003

Nora jo dezaket euskaraz ikasteko?

Arrigorriagako Udal Euskaltegian:

16 urtetik gorako helduei euskara irakasteko gunea dugu hau.

Udalak 1986an zabaldu zuen eta, harrez geroztik, bide luzea du honek gure artean.

Biderik egokiena zuzenean Udal Euskaltegira jotzea duzu. Bertan emango dizute dauzkaten ikastaroen gaineko informazioa.

Aurrez-aurreko ikastaroak herrigunean, Abusun eta Ugao-Miraballesen:

  • Urritik ekainerako ikasturtea, astean 2, 3 edo 4 egunetan.
  • Udan: 3 astetan, uztailean edo irailean, 80 ordu gutxi gorabehera.

Autoikaskuntza: on-line bidezko ikastaroak:

Urritik ekainera, BOGA programaren bidez. Horrez gain, tutoretzak eta taldekako mintzapraktika taldeak.

Matrikula:

Udalak eta HABEk diruz lagunduta daudenez, matrikula-kopuruak baxuak dira. Gainera, ikasturtea edo udako ikastaroa amaitutakoan, ikaslearen asistentzia eta aprobetxamendua ona izan badira, diru-zati bat itzuliko diote.

Zure maila jakin nahi baduzu, hemen duzu testa.

Ze aukera dut euskaraz praktikatzeko?

Arrigorriagan badago horretarako egokia den mintzapraktika programa. Programa honetan euskaraz egiteko ohitura dutenak ohiturarik ez dutenekin elkartzen dira euskaraz egiteko. Programari Berbalagun deitzen zaio eta euskara zerbitzuak bideratzen du Udal Euskaltegiaren bidez. Beraz, informazio zehatzagoa nahi izanez gero, onena hantxe galdetzea duzu.

Gehiago irakurri. 

Zer egin behar dut nire abizenak euskaratzeko?

Erregistroan dagoen abizenaren grafia ez bada euskal gramatikari eta fonetikari egokitzen, eta aldatu nahi baldin baduzu, Arrigorriagako Bake Epaitegian egin beharko duzu eskaria (Urgoiti pasealekua 55, 1.a).

Abizenaren euskal gramatika eta fonetika zein den argitzeko, Euskal Deituren Izendegia kontsultatu behar da Orri-bazterreko inskripzioa adostu ostean, aldaketak zure ondorengoei eragingo die.

Abizena aldatzeak zure abizena jasota duten legezko ziurtagiri guztiei eragiten die: NANari, gida-baimenari, banku-kontuei, eskriturei... Ziurtagiri bakoitza legeztatzeko, ziurtagiria egina den tokian bideratu beharko duzu horretarako eskabidea.

Jarraitu beharreko urratsak:
- Kontsultatu zure abizenaren euskal grafia Euskaltzaindiaren web gunean. Euskaltzaindia.
- Ondorengo agiriak lortu:

  • a) Errolda agiria: herriguneko edo Abusuko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) emango dizute bertaratuta edo telefonoz eskatuta.
  • b) Jaiotzagiri literala: Zure jaioterriko Bake Epaitegian edo Erregistro Zibilean egingo dizute Nahi izanez gero Interneten bidez ere eskatu dezakezu.
  • c) Nortasun Agiri Nazionalaren (NANaren) fotokopia.
  • d) Famili liburua: Ezkonduta edo seme-alabarik izanez gero.

Arrigorriagako Bake Epaitegira joan aipaturiko agiriekin. Behar diren agiri guztiak eraman hitzordua eskatu gabe.

Lege-Araudia

Araudia

Zerbitzu-karta

  • Zerbitzuen karta Bannerra

Kokapena eta kontaktua

mapa

Urgoiti pasealekua, 57
48480 Arrigorriaga (Bizkaia)
Tel.: 944 020 200
Faxa: 944 020 219
euskarazerbitzua@arrigorriaga.eus