Lagunarteko hizkerarekin solasean
Gazteei zuzendutako programa bat da. Programaren helburua: ikastaro honen bitartez, gazteek hizkuntzekiko eta bereziki euskararekiko jarrera kontzientea hartzea lortu nahi da. Adina: DBH 3. eta 4. mailak.
Apelliduak abizendu kanpaina
Kanpaina honen helburua da herritarrei jakinaraztea zeintzuk diren eman behar dituzten urratsak euren izen abizenen grafia euskarara aldatzeko.
Informazio gehiago (PDF 164 KB)
Abenduaren 3ko programa
Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko asmoz hainbat jarduera antolatzen ditugu udal liburutegietan, ikastetxeetan eta udalerrian egiteko.
Informazio gehiago (PDF 41,2KB)
2014ko egitaraua (PDF 168KB)
2016ko egitaraua (PDF 671KB)
Programa Euskal Astea
Euskal astea programaren helburua euskara eskola eremutik ateratzea da, haurrek eta gazteek euskara ikastetxea ez den gainerako eremuetan erabiltzea. Aste beteko programa da eta jarduera ugari antolatzen dira; esaterako, antzerkia, herri kirolak, hitzaldiak, jolasak.
Euskal Astea 2016 (PDF 476KB)
Zuztarretatik ahora
Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko udalek Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes eta Zaratamo , impulsaron el proyecto denominado “Zuztarretatik Ahora” izeneko proiektua sortu zuten. Proiektuaren helburua: Nerbioi- Ibaizabal eskualdeko euskal ondare, etnografiko, linguistiko eta kulturala biltzea, sailkatzea eta hedatzea. Lelo horren pean sortutako materiala eskualdeko umeentzako eskolarako material osagarria da (edo etxean gurasokein erabiltzekoa), hezkuntza zikloen arabera eraturik datorrena, indarrean dagoen Hezkuntza Curriculumak zehazturiko edukiak lantzeko.
Gida osoa deskargatu (PDF 2,87MB)
Zuztarluze txapelketa
Zurtarretatik Ahora programan jasotako ondare horren gizarteratzean beste urrats bat eman nahi izan genuen. Horren ondorioz, Zuztarluze interaktiboaren diseinua eta garapena egiteaz batera bertako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan ondare horrekin jolasteko eta txapelketa bat gauzatzeko egitasmoa landu zen.