Euskararen erabilera

Euskararen erabileran gehien eragiten duten faktoreak honako hauek dira: hiztunen kopurua, hiztunek euskaraz egiteko duten gaitasuna edo erraztasuna eta aukerak, inguruan harreman sare euskalduna izatea, hots, familian, lagunartean, auzoan, kalean, sarean eta esparru formalagoetan solaskide euskaldunak izatea, eta, azkenik, hizkuntzen arteko oreka eta berdinkidetasun soziala helburu duen kontsentsuak elikatzen duen hizkuntzarekiko atxikimendua. Beste maila batean bada ere, eragina du, eta ez nolanahikoa, hizkuntzaren bizitasunaz, indarraz edo adierazkortasunaz dugun pertzepzioak; azken batean, hizkuntzak duen egiazko balio funtzional eta sinbolikoaz dugun usteak.

Administrazioa

Euskararen erabilera normalizatzeko planean tokiko administrazio bakoitzak bere jardunean burutuko duen hizkuntza politikaren nondik norakoak jasoko ditu.

 Euskararen erabilera normalizatzeko plana deskargatu (PDF 11,7MB)

Arlo sozioekonomikoa

Euskara Arrigorriagako Merkataritzara programaren helburua Arrigorriagako merkataritzan euskararen erabilera indartzea eta bultzatzea da.

Aisia eta kirola

Udalekuak

Udalak herriko umeentzako udalekuak antolatzen ditu uztailean zehar herrian bertan (herriko eskolan eta kiroldegian) eta umetxoek hainbat jarduera, tailer, joko, txango eta abar egiteko aukera dute...

Gazteak euskaldundu

Programaren helburua: bertsolaritzaren bitartez gazteen ahozkotasuna lantzea. Ikasleek gai ezberdinak erabiliz bertsoak sortzen dituzte eta liburuxka batean jasotzen dira.

Azoka

Urriko hirugarren igandean, Arrigorriagako udaletxearen ingurua girorik onenaz betetzen da Euskal Azoka ospatzeko, baserriko produktuak saltzeko eta dastatzeko hainbat postu izan ohi dituena. Ekintza honi lotuta beste jarduera batzuk antolatzen dira; besteak beste, herri kirolak eta dantzen erakustaldia.

Ferien gida deskargatu (PDF 8,9MB)

Euskal Astea 2017 (PDF 183KB)

Arrigorriaga Kantari 2017 (PDF 330KB)

Aisialdiko begiraleentzako ikastaroak

Ikastaro honen helburua da beharrezko ezagutza eta baliabideak eskaintzea, haur edota gazte taldeen jarduerak dinamizatzeko.

Ikastaroaren programak eta edukiak hainbat alderdi jorratzen dituzte hala nola, talde dinamika, heziketa berezia, dibertsitatea, psikologia ebolutiboa eta naturaren pedagogia, besteak beste.

Informazio gehiago (PDF 137KB)

Lege-Araudia

Araudia

Ohiko galderak

Ohiko galderak

Zerbitzu-karta

  • Zerbitzuen karta Bannerra

Kokapena eta kontaktua

mapa 

Urgoiti pasealekua, 57
48480 Arrigorriaga (Bizkaia)
Tel.: 944 020 200
Faxa: 944 020 219
euskarazerbitzua@arrigorriaga.eus