Nola funtzionatzen du?

GARRANTZITSUA: Lan-poltsa barruan ALTAN jarraitzeko, eskaera berritu egin behar da Lanbidek zigilua jarri eta ondorengo 15 egunetan.

NON BERRITU: Joan Herritarren Arretarako Zerbitzura (HAZ) (Abusun edo udaletxeko beheko solairuan) eta erakutsi eskaera Lanbiden berritzeko hurrengo data. Bestela, eman horren berri telefonoz edo posta elektronikoz.

LAN-BITARTEKARITZA ESKAINTZEN DUGU: Eskaintzako baldintzak betetzen dituzten lan poltsako pertsonak eta Arrigorriagako eta inguruko enpresak harremanetan jartzen ditugu.

DATUEN BABESARI BURUZKO LEGEA: Lege Organiko hau aplikatuz, ZURE BAIMENA JASO ONDOREN emango dizkiegu zure datuak eskaintza bidali diguten enpresei.

Zerbitzu honek datu pertsonalak sekretupean edukitzeko betebeharra eta datu horiek gordetzeko eginkizuna betetzeko konpromisoa hartzen du; era berean, datu horiek aldatu, galdu edo baimenik gabe tratatu edo eskuratu ez daitezen behar diren neurriak hartuko ditu, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa aplikatuz.

Araudia

Araudia

Zerbitzu-karta

  • Zerbitzu-karta

Kokapena

Mapa

Urgoiti pasealekua, 55
48480 - Arrigorriaga
Tfnoa: 944 020 208
enplegua@arrigorriaga.eus
Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:45era