Enplegu-zentroa-Lanbide

Enplegu Zentroa Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren funtsezko ekintza-helburuetariko batean kokatuta dago, alegia, enplegu-zerbitzuen erabiltzaileei banakako arreta espezializatua emateko helburuan.

Espazio fisiko egonkor bat da. Bertan, laneratzeko prozesuan dauden eta/edo prestakuntza eta enplegua bilatzen duten pertsonen esku uzten da enplegua bilatzeko baliabideei buruzko autokontsulta-tresnak dituen leku bat. Halaber, orientatzaile batek laguntza ematen du gizarteratze- eta laneratze-ibilbidean barne hartzen diren ekintzak garatzeko eta ibilbide hori errazteko tresnak erabiltzeko.

  • Zerbitzuaren funtzionamendu-arauei eta zerbitzua erabiltzeari buruzko informazioa eta orientazioa ematea.
  • Informazio, aholkularitza eta orientazio pertsonalizatua enplegu-zentrora gizarteratze- eta laneratze-ibilbidearekin zerikusia duten eskariak egitera joaten diren pertsonentzat.
  • Baliabide espezializatuetara bideratzea, bidezkoa bada.
  • Erabiltzaileen esku informazio garrantzitsua, egokia, eguneratua eta kalitatezkoa jartzea, enplegu-gaian espezializatuta dauden informazio-iturri esanguratsuak erabiliz.
  • Enpleguaren bilaketa aktiborako tresna informatikoez baliatzen, prestakuntza-baliabideak eta gizarte eta komunitateko baliabideak erabiltzen eta Internet, posta elektronikoa eta beste programa batzuk maneiatzen laguntzea.
  • Enplegua bilatzeko trebetasunetan eta gaitasunetan prestatzea.
  • Autokontsulta, enpleguan espezializatuta dauden eta Internet bidezko sarbidea duten informazio-iturrietara eta programa informatikoetara sartzeko aukerarekin. Autonomia-maila eta baliabide pertsonal nahikoak dituzten guztiei benetako erdiespen bat lortzeko bidea emango dieten jarduerak: entrenamenduan, tresnak erabiltzean eta beren laneratze-ibilbidea eta enplegua bilatzeko estrategiak garatzean. Enpleguen kokapena ikustea zein aurkitutako enplegua zuzentasunez kudeatzea erraztuko diete.
  • Laguntza eta orientazioa curriculum vitaea, aurkezpen-gutunak eta autohautagaitza-iragarkiak egitean edo eguneratzean.
  • Lan-merkatuari, prentsari, enplegu-eskaintzei, prestakuntza-eskaintzei, enpresa-zerrendari, aldizkari ofizialei, sektoreko hitzarmenei eta abarrei buruzko informazio eguneratuaren kontsulta, zenbait euskarritan: informazio-panelak eta dokumentu-dosierrak enplegu-eskaintzei buruz, prestakuntza-ikastaroei buruz, gizarteko, komunitateko eta laneko baliabideei buruz nahiz datu-baseak eta gizarte- eta lan-baliabideei buruzko direktorioak.

Pertsonek ekintzak modu autonomoan egin ditzaten da helburua. Hala ere, aholkuak edo laguntza behar duten ekintza guztietan norbait izango dute alboan.

Kokapena eta ordutegiak:

Honako egunetan emango da arreta:

Astelehenetan, asteartetan, asteazkenetan eta ostiraletan 9:00etatik 14:30era (Urgoiti pasealekua 55, 1. solairua, Enplegu Zerbitzuaren aurrean)
Ostegunetan: 09:00etik 14:30era (Abusu Zentro Soziokulturala, KZ gunean; Olatxu taldea 4)

Araudia

Araudia

Zerbitzu-karta

  • Zerbitzu-karta

Kokapena

Mapa

Urgoiti pasealekua, 55
48480 - Arrigorriaga
Tfnoa: 944 020 208
enplegua@arrigorriaga.eus
Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:45era