Sexu eta genero dibertsitatearen aldeko programa

Oro har, aurreiritziek eta ez jakintasunak eragiten dute sexu orientazioagatik eta genero identitatearengatik egiten den bazterketa, eta pertsona guztiak berdinak garela eta eskubide berberak ditugula ezartzen duen berdintasun printzipioaren aurkakoa da diskriminazio hori.

Gaur egun, oraindik, arau heterosexuala, helduena eta bikoa, arau posible, osasuntsu, normal eta legal bakar gisa aurkezten zaigu, eta gainerako aukerak oraindik errudunetsi egiten dira. Hala, mendebaldeko sexualitatearen eskuliburua mugatuta dago, eta onargarritasun soziala, legitimitate morala eta legezko eskubideak galarazten dizkie gainerako sexu praktikei eta identitateei.

Egia da azken urteetan aurrerapauso handiak lortu dituela LGTB taldeak mendebaldeko herrialde asko eta askotan, berdindu egin baitira zenbait lege eta eskubide. Dena dela, oraindik ere badago zer lortu gizartean, esaterako, orientazio sexualaren eta genero identitatearen ondorioz sortutako indarkeria desagerraraztea, munduko hainbat herrialdetan lesbiana, gay, transexual, bisexual, transgenero pertsona eta pertsona intersexualei eragiten diena.

Horren guztiaren jakitun, Arrigorriagako Udalak urtero bat egiten du sexu eta genero dibertsitatearen aldeko ekimenekin.

irudia 


Deskargatu hemen kanpaina honen jarduerak
:

 Sexu-aniztasunaren aldeko ekintzak (PDF  825KB)

Berdintasunerako Plana
Ikerketak eta lanak

Tramiteak

Tramiteak

Lege-Araudia

Lege-Araudia

Ohiko galderak

Ohiko galderak

Zerbitzu-karta

  • Zerbitzu-karta Bannerra

Kokapena

Mapa

Urgoiti pasealekua, 57
48480 - Arrigorriaga
Tfnoa: 944 020 200
Faxa: 944 020 218
berdintasuna@arrigorriaga.eus