Ohiko galderak

1. Feminismoa matxismoaren kontrakoa da?

Ez. Matxismoa gizonek emakumeekiko duten nagusitasun naturalean oinarritzenden filosofia sexista bat da; ideia horretatik abiatuz justifikatzen da bai bi sexuen arteko parekidetasunik eza, bai botere harremanetan gizonen interesak, beharrak eta nahiak emakumeek dituztenen gainetik egotea ere.

Feminismoa, ordea, ez da filosofia sexista bat, ezta matxismoaren aurkakoa ere, ezbaitu aldarrikatzen emakumeak, berez, gizonak baino hobeak direnik; hala ere, feminismoa edozein matxismo motaren aurka dago.

Gizonen eta emakumeen arteko harremanak errespetuan oinarritu behar direla uste du. Sexuen artean, batek bestearengan botererik ez izatea aldarrikatzen du, eta gizonen eta emakumeen artean ezberdintasunak daudela onartzea defendatzen du, betiere eskubide berberak dituztela bermatuta.

Feminismoak gizarte osoari egiten dio mesede, eta gizonek eta emakumeek baldintza berdinekin bizitzako esparru guztietan parte hartzeko eskubidea dutela defendatzen du, arlo publikoan zein pribatuan, gaitasunak zalantzan jarriz eta erabat garatuz, askatasunez eta autonomiaz jokatuz eta bizitza osatuago eta aberasgarriagoa eraikiz.

Feminismoa XIX. eta XX. Mendeetako pentsamendu eta ekintza korronte garrantzitsuenetako bat izan zen, demokraziari eta emakumeen eta gizonen askatasun eta autonomiari ateak zabaldu zizkien.

2. Berdinak baina ezberdinak?

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunak ez du esan nahi berdin-berdinak garenik, ez baikara; baliokideak izan behar dugula aldarrikatzen du, hau da, balio bera izan eta horregatik “berdinak” izan.

Ez da gauza bera parekidetasunik eza eta ezberdintasuna: berdintasunak ezberdintasunak onartzen ditu, baina, jakina, ez du parekidetasunik eza onartzen. Parekidetasunik ezak diskriminazioa eta pribilegioak ekartzen ditu; ezberdintasunak, aldiz, espezie bereko gauzen arteko aniztasuna sorrarazten du; horri esker, gauzak bereizteko aukera daukagu, baina inolako diskriminazio edo pribilegiorik sortu beharrik gabe. Nolanahi ere, ezberdintasuna parekidetasunik eza justifikatzeko erabili izan da maiz.

3. Parekidetasuna lortzeko emakumeak eta gizonak modu ezberdinean tratatu behar al ditugu?

Praktikak egiaztatu du benetako parekidetasuna lortzeko EZ DELA NAHIKOA EMAKUMEAK ETA GIZONAK MODU BEREAN TRATATZEA; izan ere, gizartean posizio ezberdina dute eta esperientzia, premia eta interes ezberdinak dituzte (posizio ezberdinak dituzten subjektuak modu berean tratatzen baditugu, parekidetasunik ezari eutsiko diogu). Aitzitik, posizio ezberdinetatik abiatuz emaitza parekideak lortzea ekarriko duten politika eta ekintza positiboak aplikatzea beharrezkoa da.

4. Zer da emakumeon ahalduntzea ala jabekuntza?

Ahalduntzearen ala jabekuntzaren kontzeptua ingelesezko empowerment kontzeptuaren hitzez hitzezko itzulpena da, eta boterea irabaztea esan nahi du. Harremana dauka emakumeok gizartean dugun eragina eta parte-hartzea handitzeko prozesuarekin, eta horrek barne hartzen du, era berean, prozesu pertsonala. Aldaketa pertsonaleko prozesu horretan, emakumeok eskubide, gaitasun eta interes propioen kontzientzia hartzen dugu eta horiek beste emakume batzuen interesekin duten loturarena ere.

5. Zer da genero ikuspegia eta zer eginbehar betetzen du berdintasun politiketan?

Genero eta emakume hitzak ez dira sinonimoak. Generoa munduko gizarte guztietan erabiltzen da, gizon eta emakumeei dagozkien funtzioak, jarrerak, balioak eta harremanak zehazteko.

Emakumeen eta gizonen arteko parekidetasunik eza gure gizartean nagusi den botere sistema patriarkaletik eratorri da, batzuei eta beste batzuei gizartean egokitutako rol edo eginbeharrengatik; hortik ondoriozta daiteke emakumeen aurkako parekidetasunik eza zuzentzeko ekintza zehatzak garatu beharra dagoela.

Botere publikoei, lehendabizi, parekidetasunik eza zuzentzeko esku har dezaten eskatu zaie, funtsezko bi tresna erabiliz: ekintza positiboa eta mainstreaming edo genero ikuspegia.Horrela, emakumeen eta gizonen egoera politika guztietan aztertu behar da. Sexuen arteko harremanak aztertuz lortuko dugu errealitatearen ikuspegi osoa.

Gizonen eta emakumeen posizioa aldatzean datza. Adibide gisa, kontziliazio politikei buruz hitz egingo dugu. Emakumeek eremu publikora sartu eta erabaki politikoak hartzeko aukera dutela bermatzeko, ardurak birbanatu egin behar dira, bai emakumeen, bai gizonen aldetik, haurrak, adinekoak eta mendeko pertsonak zaintzeari dagokionez. Hala, emakumeen eta gizonen egoera kontuan hartuko duen ikuspegi bat gehituko dugu, generoarena, alegia.

6. Toki, erkidego eta estatu mailako berdintasunaren aldeko erakundeak badaude, beste administrazio batzuek zergatik hartu behar dituzte berdintasuna lortzeko eta diskriminazioa ekiditeko neurriak?

Emakumeen aurkako diskriminazio egoerak eremu guztietan ematen dira; horregatik, beharrezkotzat jotzen da administrazio bakoitzeko jarduera ildoetan genero neurriak berrikustea eta txertatzea.Hau da, berdintasunak erkidego, aldundi eta udaletako politikaren erdigunean egon behar du.

7. Zer dira emakumeentzakoautodefentsa feminista tailerrak?

Emakumeentzako autodefentsa feminista tailerrak gaikuntza-tailer teoriko eta praktikoak dira. Tailerrek trebetasun fisikoak eta sendotasun-psikologikoak garatzea dute helburu, emakumeek haien aurka, emakume izate hutsagatik, gerta daitezkeen indarkeria-gertaerei erantzuteko. 
Berdintasunerako Plana
Ikerketak eta lanak

Tramiteak

Tramiteak

Lege-Araudia

Lege-Araudia

Zerbitzu-karta

  • Zerbitzu-karta Bannerra

Kokapena

Mapa

Urgoiti pasealekua, 57
48480 - Arrigorriaga
Tfnoa: 944 020 200
Faxa: 944 020 218
berdintasuna@arrigorriaga.eus