Martxoaren 8a - Emakumeen Nazioarteko Eguna

Martxoaren 8an, emakumeen auzien alde lan egiten duten emakume eta gizonek mundu osoan ospatzen dute berdintasuna, justizia, bakea eta garapena lortzeko asmoz emakumeek egin dituzten ahaleginak.

Onartu egin behar dugu aukera-berdintasuna ez dela soilik, alde batetik emakumezkoen gauza eta, bestetik, gizonezkoena. Berdintasuna helburu izateak emakumeok eta gizonok hartzen gaitu batera, denon zeregina lan-taldean egiteko. Eta batasun horrek indarra sortzen du, berdintasunean izango den etorkizuna, geraezina dena, egia bihur dadin.

Testuinguru horretan, nazio-muga, desberdintasun etniko, linguistiko, kultural, ekonomiko eta politikoez bestaldean, bost kontinenteetako emakumeek martxoaren 8ko eguna ospatzeko hainbat jarduera antolatzen dituzte.

Martxoaren 8ko kartela

Arrigorriagako Emakumeen eta Gizonen arteko berdintasunerako III.planak egun horren bueltan kontzientzia hartzeko kanpainak burutzea aurreikusten du eta horien helburua berdintasun balioak zabaltzea eta borroka horretan emakumeen ekarpen historikoa hedatzea da.

Hona hemen 2019ko Martxoaren 8ko Udal Adierazpena.

 Diptikoa (PDF 2,34MB)

 Adierazpen instituzionala (PDF 118KB)

 

Berdintasunerako Plana
Ikerketak eta lanak

Tramiteak

Tramiteak

Lege-Araudia

Lege-Araudia

Ohiko galderak

Ohiko galderak

Zerbitzu-karta

  • Zerbitzu-karta Bannerra

Kokapena

Mapa

Urgoiti pasealekua, 57
48480 - Arrigorriaga
Tfnoa: 944 020 200 (Ext. 1026)
berdintasuna@arrigorriaga.eus