Kontziliazioa eta erantzunkidetasuna

Berdintasuna lortzeko antolaketa sozial erantzukidea beharrezkoa da, erantzukidetasuna konpromiso gisa ulertuz, hain zuzen ere gizartea osatzen duten eta horren parte diren pertsona guztiek hartzen duten konpromiso gisa, ekoizpenari zein ugalketari dagokiona, etxeko kontuak zein arlo publikoa, zaintza zein mantenu kontuak neurri berean eta balio berdinarekin zaintzeko eta horren kargu egiteko konpromiso gisa. Hau da, zaintza (zaintzaren dimentsio ugari guztietan) banatzea eta partekatzea planteatzen da, etxeetan elkarrekin bizi diren pertsona guztien artean, familien artean, azken finean bizi proiektua elkarrekin partekatzen duten pertsona guztien artean.

Gizonek zaintza eta etxeko lanetan eta emakumeek gizarte eta lan munduan duten parte hartzea berdintasunari dagokionez areagotzeko neurriak dira, besteak beste, bultzatu beharreko neurrietako batzuk, berdintasuneko politika publikoen bitartez, baita beharrezko baliabideak eta zerbitzuak sortzea ere, pertsona guztiek aukera izan dezaten bizitza pertsonala, familiakoa eta lan arlokoa uztartzeko. 

Horren haritik, Arrigorriagako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Planak kontziliazioa eta erantzukidetasuna jaso ditu lau jardun ardatzen artean, “bizitza pertsonala, familiakoa eta lan arlokoa uztartzea errazteko helburu orokorrarekin, gizonek etxeko lanetan duten erantzukidetasuna sustatuz, enplegu egiturak bizitza pertsonalaren eta familia bizitzaren premietara egokituz, eta zerbitzu sozio komunitarioak egokituz.”  

Pertsonak zaintzeari lotutako eskubideen eta baliabideen gida (PDF 426KB)

irudia

 
Berdintasunerako Plana
Ikerketak eta lanak

Tramiteak

Tramiteak

Lege-Araudia

Lege-Araudia

Ohiko galderak

Ohiko galderak

Zerbitzu-karta

  • Zerbitzu-karta Bannerra

Kokapena

Mapa

Urgoiti pasealekua, 57
48480 - Arrigorriaga
Tfnoa: 944 020 200 (Ext. 1026)
berdintasuna@arrigorriaga.eus