Ikastetxeei eta familiei zuzendutako programak

Berdintasun sailak ikastetxeei eta familiei zuzendutako programak bultzatzen ditu.

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako prebentzioa

Arrigorriagako Institutoaren DBHko 3. mailako-ikasleentzat zuzenduta dagoen tailer honen helburua da gazteen arteko indarkeria harremanak prebenitzea emakumeen jabekuntzaren bitartez eta mutilei tradizioz emandako genero rolak zalantzan jarriz, horretarako elkarrizketa eta desberdintasunaren onespena neska eta mutilen arteko elkarbizitzarako giltzarri giza erabiliz.

Tailer honen iraupena 6 ordukoa da ikasleentzako saioak eta horien emaitzen berri ikasleentzat barneindarkeriaren tailerra irudia.

Tailer hau urria eta azaroaren artean egin ohi da, emakumeenganako indarkeriaren aurkako azaroaren 25eko kanpainaren aurretik, Beldur barik programaren barruan.

Generoaren ikuspuntutik abiatutako hezkuntza sexualari buruzko tailerra

Tailerraren xedea neska-mutilen artean erantzukizunezko jarrerak bultzatzea da, sexualitatea modu osasungarriagoan eta kontzientzia gehiagoz bizitzeko informazioa eta baliabideak eskainiz; horrez gain, genero berdintasuna identifikatu beharreko balio gisa bultzatzea ere badu helburutzat tailer honek, jarrera sexistei zilegitasuna kendu eta horiek gutxituz.

hezkuntza sexualari buruzko tailerraren irudia

Arrigorriagako Institutoaren DBHko 4. mailako-ikasleentzat, tailer honen iraupena 8 ordukoa da eta programan bai ikasleentzako saioak eta horien emaitzen berri irakasleentzat daude barne. Tailer hau urria eta azaroaren artean egin ohi da, emakumeenganako indarkeriaren aurkako azaroaren 25eko kanpainaren aurretik, Beldur barik programaren barruan.

Lanbide orientazio ez sexistaren tailerra

Arrigorriagako Institutoaren DBHko 4. mailako-ikasleentzat. Tailer honen helburuak honako hauek dira: ikasleak euren etorkizuneko ikasketak edota lanbidearen inguruan hartuko dituzten erabakian sentsibizatzea aukera-berdintasunaren ikuspuntutik eta gizon-emakumeen emaitzak aztertuta. Horrela, tradizionalki beste sexuari lotutako alorretan lan egiten duten emakume eta gizonen ereduak eskaintzen zaizkie.

Tailer honen iraupena 3 ordukoa da eta programan bai ikasleentzako saioak eta horien emaitzen berri irakasleentzat daude barne.

Tailer hau ikasturte bakoitzaren martxoa eta apirilaren artean burutu ohi da.

Gurasoentzako hezkidetzari buruzko tailerra

Tailer honen helburuak honako hauek dira: seme-alaben heziketa-eredu tradizionalaren arrazoiei eta ondorioei buruz hausnartzea; familia barruan bertan berdintasunean edo koedukazioan hezteak duen garrantziaz sentsibizatzea eta hori ahalbidetzeko estrategiak eta baliabideak eskaintea.

Gurasoentzako hezkidetzari buruzko tailerraren irudia

Jarduera honetan, etxe eta familia barruko genero-rol tradizionalei buruz hitz egiten da eta koedukazioaren ikuspuntutik gurasoen ereduak erakusten dira, baita konfiantzan, errepetuan eta indarkeria-ezan oinarritutako bizikidetza-ereduak ere.

Tailer honen iraupena lau ordukoa izango da, bi saiotan banatuta.

Berdintasunerako Plana
Ikerketak eta lanak

Tramiteak

Tramiteak

Lege-Araudia

Lege-Araudia

Ohiko galderak

Ohiko galderak

Zerbitzu-karta

  • Zerbitzu-karta Bannerra

Kokapena

Mapa

Urgoiti pasealekua, 57
48480 - Arrigorriaga
Tfnoa: 944 020 200 (Ext. 1026)
berdintasuna@arrigorriaga.eus