Hizkeran eta irudietan tratu berdintzailea

Arrigorriagako Udaleko Berdintasun Arlotik honako gomendio hauek zabaldu nahi ditugu hizkuntzan eta irudietan tratu parekideagoa bultzatzeko.
Saihestu beharrekoak
  • Genero gramatikal maskulinoa, gizon zein emakumeei buruz hitz egiterakoan
  • Emakumeek okupatutako kargu eta postuak era maskulinoan izendatzea
  • Ustez emakumeenak diren eta aintzat hartzen ez diren lanbideak era femeninoan izendatzea.
  • Modu desberdinean eta balio gutxiagorekin tratatzea emakumeak, gizonezkoen esparru berean ari direnean.
  • Sexu biak aipatzen drenean, beti maskulinoa jartzea femeninoaren aurretik.
  • Gizon eta emakumeei ezaugarri  estereotipatu eta desberdinduak ematea
  • Irakurketa zailtzen duten barrak, @ eta bestelako formak erabiltzea.
Adibideak
EZ BAI
Jaun agurgarria
Aitak
Jaun/Andre agurgarria
Gurasoak
Legegizona
Teknikoa
Gizon
Legelaria
Teknikaria
Gizaki
Semeak
Senarrak
Seme-alabak
Senar-emaztea
Aita eta ama
Bai Asier bai Jone
Ama eta aita
Ba Jone bai Asier
Gizon ausarta
Emakume ederra
Emakume eta gizon ausartak
Gizon eta emakume ederrak
Keparen emaztea (bere izen propioa aipatu gabe) Ane Legorburu, Kepa Agirreren emaztea edo Kepa Agirrerekin ezkonduta dagoena

Irudietarako gomendioak

  • Adin, arraza, jatorri, egoera fisiko eta mental, orientazio sexual... guztietako emakume eta gizonen irudiak erakustea elkartearen edo erakundearen esparruetan.
  • Emakumeek elkartean eta bertako jardueretan egiten dituzten ekarpenak edo duten partaidetza erakustea.
  • Emakumeak eta gizonak batera parte hartzen eta erabakiak hartzen agertzen diren irudiak erakustea
  • Etxeko lanak egiten eta beste pertsona batzuk zaintzen dituzten gizonen irudiak erakustea.
  • Sexuei ezaugarri (gozotasuna, indarra, autoritatea, ardura, entzuteko gaitasuna...) eta rol berdinak esleitzea, sexu bakoitzean tipikoa ez den lanen bat egiten ari diren pertsonen irudiak erakutsiz.
  • Emakume eta gizonen irudi kopurua orekatzea

Deskargatu hemen informazio osoa:

Hizkeran eta irudietan tratu berdintzailea (PDF 34KB)

Berdintasunerako Plana
Ikerketak eta lanak

Tramiteak

Tramiteak

Lege-Araudia

Lege-Araudia

Ohiko galderak

Ohiko galderak

Zerbitzu-karta

  • Zerbitzu-karta Bannerra

Kokapena

Mapa

Urgoiti pasealekua, 57
48480 - Arrigorriaga
Tfnoa: 944 020 200 (Ext. 1026)
berdintasuna@arrigorriaga.eus