Emakumeen klasikoa

Emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunean aurrerapenak egin badira ere bizitza sozialeko arlo guztietan, baita kirolean ere, emakumeek oraindik presentzia oso txikia dute arlo batzuetan, hala nola ziklismoan.

Desberdintasun horien oinarrian daude kirolak berezko dituen egitura bereziak, aisialdiaren erabileran dauden sexuaren araberako aldeak, familia- eta lan-egiturak, hezkuntza-ereduak, genero-estereotipoak eta abar, eta benetako “kristalezko sabaia” eratzen dute emakumeentzat kirolean.

Horren jakitun, emakumeak ziklismoan ikusgarri bihurtzeko, Zeberio, Ugao eta Arrigorriagako Berdintasun Sailek, Zeberiokoaren ekimenez eta Ugaoko Txirrindulari Elkarteak antolatuta, EMAKUMEEN KLASIKOA antolatu dute. Txirrindularitza-proba hori Bizkaiko Txapelketaren parte izango da, eta emakumeek parte hartuko dute.

Hasiera batean, hiru udalen artean hitzarmen bat eginez, proba 2018an, 2019an eta 2020an egitea aurreikusi da. Urte bakoitzean, udalerrietako bat izango da anfitrioia, eta beste bietatik igaroko da ibilbidea: 2018an, Zeberio; 2019an, Ugao; eta 2020an, Arrigorriaga.

Berdintasunerako Plana
Ikerketak eta lanak

Tramiteak

Tramiteak

Lege-Araudia

Lege-Araudia

Ohiko galderak

Ohiko galderak

Zerbitzu-karta

  • Zerbitzu-karta Bannerra

Harpidetza

Kokapena

Mapa

Urgoiti pasealekua, 57
48480 - Arrigorriaga
Tfnoa: 944 020 200 (Ext. 1026)
berdintasuna@arrigorriaga.eus