Emakumeen osasunaren aldeko ekintza programa

Emakumeen osasunaren inguruan dagoen ezagutza urria ikusita eta osasunak daukan garrantzi handiaren eta egungo beharren jakitun, Berdintasun Sailak, oro har, pertsonen eta, bereziki, emakumeen bizitzaren alor garrantzitsu honen inguruan lan egiten du.

Emakume helduen sexualitatea eta erotismo tailerra

Emakume helduen sexualitatearen alderdi psikosozialari ekingo diogu, oraindik gure artean dabiltzan ideia okerrak desmitifikatzeko asmoz, hain zuzen, sexualitateaz osotasunean eta modu osasuntsuan gozatzea sahiesten dietenak.

Arrigorriagako udaletxea
Azteazkenak, 17:00-19:00
Urriak 16,23 eta 30
Azaroak 6 eta 13

Abusu Zentro Soziokulturalean
Astelehenak, 17:00-19:00
Azaroak 18 eta 25
Abenduak 2, 9 eta 16

Jendaurrean hitz egiteko teknikak izeneko tailerra

Prestakuntza honen helburu nagusia da jendaurrean hitz egiteko  ditugun beldurrak atzeman eta aztertzea eta eurei aurre egiteko teknikak gauzatzea generoak komunikatzerakoan duen eragina kontuan hartuz.

 Ikusi bandoa (PDF 34KB)

Maitasunari eta bikote-harremanei buruzko tailerra

 
“Helburua da parte-hartzaileei laguntzea bikote-harreman txarrak sortzen eta iraunarazten dituzten subjektibitateko elementu horiek identifikatzen eta aldatzen. Horretarako, maitasun onaren, maitasun txarraren eta tratu txarren arteko aldea aztertuko da. Maitasun-mito nagusiak berrikusiko dira, desmuntatzeko, baita parte-hartzaile bakoitzaren maitasunaren ikuskeran zer leku duten ere; horrez gain, nork bere maitasun-proiektua eraikitzen ikasiko du.

Tailerrak 8 ordu iraungo du otsailetik martzora arte”

Bandoa ikusi (PDF 124KB)

Tailerra: bizkar osasuntsua

Tailer honen helburua da emakumeei gorputzeko atal honi lotutako minak (lunbalgiak, ziatika eta zerbikaletako eta bizkarreko arazoak, besteak beste) hobetzeko eta prebenitzeko metodoak eta gakoak irakastea. Horretarako, prestakuntza teorikoa eta praktikoa eskainiko dira gaiaren gaineko jakintza eta gorputzarekiko kontzientzia handitzeko.

Tailerrak sei ordu iraungo du eta maiatzetik ekainera bitartean egingo da, MAIATZAREN 8aren, EMAKUMEEN OSASUNAREN ALDEKO EKINTZAREN NAZIOARTEKO EGUNAren, bueltan.

 Herriguneko tailerra (PDF 37KB)

Abusuko tailerra (PDF, 92 KB)

Sexualitate eta hazkuntza erotikoko tailerra

Helburu orokorra da emakumeei laguntzea sexualitatea balio positibotzat hartzen, aniztasunaren ikuspegitik, sinesmen okerrak, beldurrak eta tabuak baztertuta eta benetako informazioa emanda.

Zehazki, tailerrak helburu hauek ditu: plazera positibo bihurtzea, errua eta emakumeen estigma soziala bereziki landuz; jolas erotikoan komunikazioa, adostasuna eta errespetua ezinbesteko arautzat bultzatzea, enpatia eta sexuen arteko lankidetza sustatuz; menopausiari buruzko mitoak agerian uztea, haiek identifikatzea eta geure burua ezagutzea, eta sexualitatea aniztasunaren ikuspegitik lantzea, esperientziak trukatuz, norbera eta kolektiboa hazteko.

Horretarako, 4 saio teoriko-praktiko egingo dira, bakoitza bi ordukoa: maiatzaren 9an, 16an, 23an eta 30ean izango dira herrigunean, eta maiatzaren 15ean, 22an eta 29an eta ekainaren 5ean Abusun. Saio guztiak 18:00etan izango dira.

Tailer hauetan parte hartzeko beharrezkoa da inskribatzea, herriguneko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) edo Abusuko Zentro Soziokulturalean, apirilaren 18tik maiatzaren 2ra, biak barne.

Bi tailerrak DESIRAK taldeko kideek gidatuko dituzte; sexologiaren inguruko profesionalek osatzen dute taldea, eta hainbat udal-jarduera eginak dituzte arlo honetan, genero-ikuspegia oinarri hartuta.

"Secretos del alma" Mindfulness tailerra

Tailerraren helburua da emakumeei, mindfulness-aren bidez, bizi-estilo berri bat edukitzen laguntzea, autorrealizazio pertsonalerako oinarri gisa. Tailerrean prestakuntza teoriko-praktikoa emango da, eta bi zatitan banatuta egongo da: lehenengoa mindfulnessean entrenatzeko eta bigarrena helburu pertsonalak betetzeko.

Mindfulnesseko entrenamenduaren xedea da parte-hartzaileek adimena lasaitzen, orainaldiari arreta emanez bizitzen eta beren errealitatea kontrolatzen ikastea. Helburu pertsonalak betetzeari dagokionez, autoestimua eta autoezagutza landuko dira, dekretu pertsonalak eta helburuen mapak egingo dira eta teknika espresak landuko dira ametsak eta gurariak erakartzeko.

Bi tailerrak Belén Andrés psikologoak gidatuko ditu. Teknika psikoterapeutikoetan aditua da eta “Lo que mi alma ya sabía” liburua idatzi du, eta antzeko tailerrak gidatu izan ditu inguruko udalerrietan, arrakasta handiz gainera.

Elikatze kontzienteari buruzko tailerra

Elikatze Kontzienteak emakumeei janariarekiko harremana hobetzen eta beren gorputzekin ondo sentitzen laguntzen die.

Horretarako, eguneroko bizimoduan ohiturak eta baliabideak txertatzen ikasiko dute, emakumeek janariaz gozatu dezaten sufritu barik; hala, pentsatu barik jatea ekiditeko eta euren gorputzekiko harremana hobetzeko.

Besteak beste, honako gai hauek landuko dira: jangura fisikoaren eta gose emozionalaren arteko desberdintasuna, gose emozionalaren ondorioak emakumeengan, nork bere gorputzari “tratu txarrak” emateari uzteko baliabideak eta Elikatze Kontzientearen (Mindfuleatingaren) ohiturak.

Tailerraren iraupena 10 ordukoa izango da eta urrian eta azaroan eskainiko da, Emakumeen Osasunaren Aldeko Ekintza Programaren barruan.

Herriguneko tailerra (PDF 118KB)

 Abusuko tailerra (PDF 116KB)

Berdintasunerako Plana
Ikerketak eta lanak

Tramiteak

Tramiteak

Lege-Araudia

Lege-Araudia

Ohiko galderak

Ohiko galderak

Zerbitzu-karta

  • Zerbitzu-karta Bannerra

Kokapena

Mapa

Urgoiti pasealekua, 57
48480 - Arrigorriaga
Tfnoa: 944 020 200 (Ext. 1026)
berdintasuna@arrigorriaga.eus