KIUB

Zer da KIUB?

Kontsumitzailearen informaziorako Udal Bulegoa informatzeko doako zerbitzua da kontsumitzaile eta ondasun eta zerbitzuen erabiltzaileei aholkuak emateko, informatzeko eta orientazioa emateko. Zerbitzuaren zeregin nagusiak honakoak dira: aurretiko informazioa ematea, aholkatzea, erreklamazioak hartzea eta izapidetzea.
KIUB Cascoren kokapen mapa

HERRIGUNEKO KIUB

Urgoiti pasealekua, 6
Ordutegia: Asteazkenak 16:30etik 19:00etara
Telefonoa KIUB: 946 712 588
E-maila: omic@arrigorriaga.eus

Abusuko KIUB kokapen mapa

KIUB ABUSU

Abusu Zentro Soziokulturala
Olatxu, 4
Ordutegia: Hilaren lehen ostiraletan 10:30etik 13:00etatik
Telefonoa: 944 792 930
E-maila: omic@arrigorriaga.eus

KIUBek ematen dituen zerbitzuak

  • Kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta beharrizanen alorrean arrigorriagarrei arreta pertsonalizatua ematea.
  • Aurretiko hitzordua hartuta zein ez, aurrez aurreko arreta ematea.
  • Informazio espezializatua ematea. Orientazioa eta zuzenean lege aldetiko aholkuak ematea.
  • Kontsulta eta erreklamazioak jasotzea.
  • Erreklamazio-orriak izapidetzea.
  • Kontsumo gatazketan bitartekaritza zerbitzua ematea.
  • Kontsumo gatazkak kontsumoko arbitraje-epaimahairantz bideratzea.
  • Erabiltzaileei aurkeztutako erreklamazioaren kopia helaraztea.
  • Erabiltzaileei aurkeztutako erreklamazioaren kopia ematea.
  • Erabiltzaileei gestioen emaitzaren berri ematea.
  • Kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideei buruz dibulgaziozko  informazioa ematea ARRIGAUR aldizkarian, KIUBen informazio-oholetan eta webgune honetan.
  • Kontsumo-heziketa prestakuntza-hitzaldien bidez.
  • Gardentasuna Bannerra

Alkatearekin harremanetan jarri


Maite Ibarra Goti
maiteibarra@arrigorriaga.eus

Udaletxea

Udaletxea
Urgoiti pasealekua, 57
48480 - Arrigorriaga
Tel: 944 020 200
Faxa: 944 020 209
IFK: P4801400E

Jendaurreko ordutegia:
astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:45era