Tokiko Agenda 21

Tokiko Agenda 21 Arrigorriagan

Jasangarritasun-irizpideak udal politikan sartzeko balio duen plangintza- eta kudeaketa-arloko tresna da Tokiko Agenda 21.

Tokiko Agenda 21eko Ekintza Planak agerian uzten du Arrigorriagak jasangarritasunarekiko duen estrategia eta konpromisoa. Horren helburua da, zenbait ekintzaren bitartez, udalerriak ingurumen, gizarte eta ekonomia arloetan dituen erronkei erantzuna ematea.

Zortzi urteko iraunaldiarekin planteatu da, hau da, 2013-2020 eperako. Plana hamazortzi hilabeteko lanaren emaitza da; hala, udalerriaren gizarte eta ingurumen egoeraren gaineko diagnostikoa egin da, eta ildo estrategikoak, programak eta ekintzak jasotzen dituen plana definitu da, Udalsarea 21-Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarearen jarraibide metodologikoen arabera. Berau egiteko, herritarrek hartu dute parte, eta, era berean, herritarrak garrantzitsuak izango dira ekimenaren jarraipenean ere.

Diagnostikoa

Udalerriaren egungo egoera deskribatzen du, ingurugiroaren, gizartearen zein ekonomiaren ikuspegitik. Nondik hasten garen zehaztu, eta handik hasita iraunkortasuna lortzeko helburuak edo helmuga zein den ezartzen du.

Prozesuaren lehen fasea da. Bertan hainbat informazio batzeaz gain, mahai teknikoen bidez parte hartu, eta herritarrak parte hartzeko foroa egiten da.

 Arrigorriagako Iraunkortasun Diagnostikoa (PDF 389KB)

Tokiko Ekintza Plana

Diagnostikoan ezarritako helburuak kontuan izanik programatzen dira lehentasunak, estrategiak, planak eta ekintzak, beti ere aipatutako helburuak lortzera zuzenduta. Hobetzeko egin beharreko ibilbidea da.

Ekintza Plana Tokiko Agenda 21 bera da. Iraunkortasunerantz pausuak emateko udal plan estrategikoa da, ingurumen, gizarte zein ekonomia arloko politikak bateratuz egiten dena.

Ekintza Plana egiteko ere izaten dira eztabaidak, parte hartzeko mahai teknikoak eta hiritarrak parte hartzeko foroak. Amaitzeko, Udalbatzak Tokiko Ekintza Plana onartu ostean, herritarrei horren berri eman beharra dago.

Honakoa Tokiko Agenda 21en tokiko bigarren ekintza plana da. Lehenengo plana 2006an onartu zen.

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren diru-laguntza jaso du, Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarearen bitartez.

 Arrigorriagako ekintza plana (PDF 444KB)

Ingurumen-adierazleen txostena

Ingurumen-adierazleen txostenak Arrigorriagaren ingurumen-egoeraren laburpena jasotzen du. Udalerriak Udalsarea 21en “Tokiko jasangarritasun politiken ebaluazio eta jarraipen programan” parte-hartzearen ondorioa da. Urtero eguneratuko da.

 Arrigorriagako ingurumen-adierazleen txostena 2012 (PDF 653KB)

  • Gardentasuna Bannerra

Alkatearekin harremanetan jarri


Maite Ibarra Goti
maiteibarra@arrigorriaga.eus

Udaletxea

Udaletxea
Urgoiti pasealekua, 57
48480 - Arrigorriaga
Tel: 944 020 200
Faxa: 944 020 209
IFK: P4801400E

Jendaurreko ordutegia:
astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:45era