Tokiko Agenda 21

Zer da Tokiko Agenda 21?

Tokiko Agenda 21 kontzeptuaren jatorria Nazio Batuek Rio de Janeiron (Brasil) 1992ko ekainean Ingurumenari eta Garapenari buruz egindako Konferentzian dago ("Lurraren Goi-bilera" delakoan). Biltzar horretan, "Agenda 21" (edo Programa 21) sortu zuten, Garapen Iraunkorra lortzeko ekintza-plan globala, alegia.

Tokiko Agenda 21 kudeaketa- eta plangintza-tresna da, udaletako politika ekonomikoak, sozialak eta ingurumen-arlokoak garapen jasangarrirantz bideratzeko erabiltzen dena. Tokiko administrazioak, herritarrek eta tokiko taldeek elkarrekin burutzen duten prozesua da.

Burutzeko, Arrigorriagako Udala, Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko beste udalerri batzuekin batera dago Udaltalde 21ean. Lantalde honen xedea da Tokiko Agenda 21 ezartzea bertako udalerrietan, talde-lanaren onurak aprobetxatuaz.

Tokiko Agenda 21i buruzko informazio gehiago: www.ut21.org

  • Gardentasuna Bannerra

Alkatearekin harremanetan jarri


Maite Ibarra Goti
maiteibarra@arrigorriaga.eus

Udaletxea

Udaletxea
Urgoiti pasealekua, 57
48480 - Arrigorriaga
Tel: 944 020 200
Faxa: 944 020 209
IFK: P4801400E

Jendaurreko ordutegia:
astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:45era