KIUB

Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak

Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen oinarrizko eskubideak honako hauek dira:

  • Beren osasunerako eta segurtasunerako kaltegarriak izan daitezkeen arriskuen aurrean babes osoa ematea.
  • Beren bidezko interes ekonomikoak eta sozialak babestea, batez ere merkataritza desleialaren eta kontratuetan gehiegizko klausulak sartzearen aurrean.
  • Izandako kalte-galeren konpontzea eta ordaina ematea.
  • Ondasun edo zerbitzuei buruzko informazio egokia jasotzea eta ondasun eta zerbitzu horiek era egokian erabiltzeko edo kontsumitzeko oharrak zabaltzea.
  • Kontsultan entzuna izatea, dagozkien xedapen orokorren prozeduran parte hartzea eta aholkua eskatzea eta beren interesen alde egiteko ordezkaritza izatea, legez ezarritako elkarte, federazio, konfederazioen bidez.
  • Prozedura eraginkorren bidez desabantaila, mendekotasun edo babesgabetasun egoeran daudenen eskubideak babestea.

Arloko Legeak edo Lege Arauak

Euskadiko Araudi Orokorra: 6/2003 Legea, abenduaren 22koa, Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen estatutuarena (EHAA 2003-12-30)

Estatu Mailako Araua: 1/2007 Legegintzako errege dekretua, 2007ko azaroaren 16koa, Kontsumitzaile eta erabiltzaileen defentsarako Lege Orokorraren eta beste Lege Osagarri batzuen testu bategina onesten duena (BOE 287.ZK., 2007ko azaroaren 30ekoa)

  • Gardentasuna Bannerra

Alkatearekin harremanetan jarri


Maite Ibarra Goti
maiteibarra@arrigorriaga.eus

Udaletxea

Udaletxea
Urgoiti pasealekua, 57
48480 - Arrigorriaga
Tel: 944 020 200
Faxa: 944 020 209
IFK: P4801400E

Jendaurreko ordutegia:
astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:45era