Herritarren parte-hartzea

Herritarren parte hartzea udal politikaren elementu garrantzitsu bat dela ulertzen du Arrigorriagako Udalak; halaber, udalak badaki parte hartzea benetakoa izan dadin ezinbestekoa dela herritarrek gobernu erabakietan modu independentean parte hartzeko ekintzak eta ekimenak abiarazi behar direla, administrazioaren, alderdi politiko baten edota auzo elkarteren baten parte izan beharrik gabe.

Ekintza eta ekimen horiek, besteak beste, herritarrak erabakiak hartzean integratzea, barne koordinazioa eta kudeaketa berrikustea eragiten dute. 

Hona hemen parte hartze horren adibideetako batzuk Arrigorriaga udalerrian: 

  • Lepanto auzoko berrurbanizazio proiektua
  • Udal eraikin publikoen plan zuzentzailea
  • Udal Plangintzako Aholku batzorde
  • Lonboko futbol zelaia birmoldatzeko proiektua
  • Tokiko enplegua plana.
  • Eskualdeko Enplegua plana
  • Larrialdietarako udal plana
  • Aurrekontuak: aurkeztea,mezu elektronikoa, erantzunak, …
  • Alkatetzarekin harreman zuzena: web orrian helbide elektronikoa, aurrez aurreko bisitak, …
  • Taldeekin bilera espezifikoak: langabetuak, Martiartu auzoa, Salud e higiene kalea, … 
  • Gizarte bazterkeriako arriskuan dauden emakumeen diagnostikoa
  • Berdintasun plana
  • Euskara plana (ESEP)

Barne koordinazioa: Parte hartzeko estrategia eraginkorra ezartzeko askotan hainbat sail antolaketa baten barruan inplikatu behar dira; hortaz, ardurak, epeak eta prozedurak definituko dituen estrategia bat ezinbestekoa da.

  • Udalbarria taldea (alkatea eta sailetako arduradunak) kudeaketarako
  • Adierazleak
  • Prozesuen bidez kudeatzea
  • Aurrekontuak egitea
  • Gastauren kontrola

Kudeaketa berrikustea: parte hartzeko estrategia batek talde kudeatzaileari ematen dion informazioa baliagarria da proiektuaren hasiera-hasieratik alderdi kritikoenak hobeto interpretatu eta balizko edozein arazo identifikatu ahal izateko beharrezko baliabideak finkatzeko.

  • Parte-hartzearen aldeko topaguneak
  • Dirulaguntzak emateko bilerak: aurkeztea eta hitzarmenak sinatzea
  • Gardentasuna Bannerra

Alkatearekin harremanetan jarri


Maite Ibarra Goti
maiteibarra@arrigorriaga.eus

Udaletxea

Udaletxea
Urgoiti pasealekua, 57
48480 - Arrigorriaga
Tel: 944 020 200
Faxa: 944 020 209
IFK: P4801400E

Jendaurreko ordutegia:
astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:45era