Alkatearen agurra

Alcalde 
Arrigorriagako Udaleko webgunera ongietorria eman nahi dizuet.

Udal gobernua herrigintzan aritzeko beste modu bat bezala ulertzen dugu datozen lau urteetan ardura hori izango dugunok. Helburu garbia daukagu: Arrigorriagatarron bizi baldintzak hobetzeko lan egitea, eta udal eredu parte hartzailea, anitza, justua, euskalduna eta berdintasunean oinarrituko dena uztea ondoren etorriko direnei. Sinetsita gaude Arrigorriaga bizitzeko toki ederra dela, baina hobea behar lukeela izan. Zentzu horretan, ez dugu inor bazterrean utziko, eta ez ditugu lehen eta bigarren mailako herritar zein auzoak onartuko.

Gardentasunean eta parte hartzean oinarritu nahi dugu lau urte hauetako lana, eta horretarako argi daukagu bai nire atea zein beste zinegotziena ere zabalik izango duzuela. Era berean, web orri honek helburu berbera izan behar duela uste dugu: udalaren eta herritarren arteko harremana modu eraginkorrean erraztea, haina zuzen ere.

Guztion alkate izatea dut helburu, Arrigorriaga eta bere herritarrak lehentasun moduan hartuta. Bide horretan aurkituko gaituzue.
  • Gardentasuna Bannerra

Alkatearekin harremanetan jarri


Maite Ibarra Goti
maiteibarra@arrigorriaga.eus

Udaletxea

Udaletxea
Urgoiti pasealekua, 57
48480 - Arrigorriaga
Tel: 944 020 200
Faxa: 944 020 209
IFK: P4801400E

Jendaurreko ordutegia:
astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:45era

Ekainaren 1etik irailaren 30era udako ordutegia:
astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:45era