100 neurriko Gobernu Plana

Arrigorriagako Udalak herritarrekiko hurbiltasunean, gardentasunean eta parte hartzean oinarritu nahi du datozen lau urteetan garatuko duen herri proiektua. Horregatik, eta horretarako, ehun neurri zehatz eta neurgarritan hezurmamituko den Gobernu Plana aurkeztuko du urte bukaera baino lehen. Gobernu Planaren lanketa honek hainbat helduleku ditu: alde batetik, badago udal gobernua osatzen duten bi alderdiek adostutako agintaldi plana; bestetik, orain arte hainbat elkarterekin egin izan diren bilerak eta, bukatzeko, auzoetan eta herritarrekin burutuko diren bilera irekiak.

Helburua argia da: datozen laau urteotako aurrekontuak ehun neurri hauetan oinarritzea, nahiz eta prozesu honetan guztian neurri gehiago jaso eta garatu. Gobernu Plan honetan Arrigorriaga berri baten oinarriak jasoko dira, herri justuagoa, orekuatuagoa, garbiagoa, euskaldunagoa eta feministagoa helburu.

Ibilbide honetan bideide izen nahi zaitugu herritar, auzokide edo elkarte bateko kide zaren heinean, denok amesten dugun Arrigorriaga xede.

Informazio gehiago