Gobernu Organoak

Administrazio-jarduera bi modutan sortzen da: udalbatzaren ekimenez edo herritarrek hala eskatuta. Bigarren kasu horretan, gaia hasteko, interesdunak udal-erregistroan aurkezten du bere eskaera, eta hortik idazkaritzara igarotzen da. Idazkaritzak horretaz arduratu behar den bulegora bidaltzen du; han aztertu egiten da eta dagokion Informazio Batzordera, Gobernu-batzarrera edo Alkatetzara helaraziko da. Informazio batzordeek erabaki behar diren arazoak aztertu eta prestatzen dituzte.

Alkatetza

Pertsona bakarreko organoa, udalbatzako buru dena. Udala ordezkatzen du eta udal-gobernu eta administrazioa zuzentzen ditu. Halaber, eskumenen bidez ezarritako gainerako eskudantziak dauzka.

Egungo alkatea Maite Ibarra Goti da (EH Bildu).

Alkateordeak


Alkateordeak, alkateak tokiko batzarreko kideen artean askatasunez izendatutako zinegotziak
. Alkate-kargua hutsik bada edo alkatea kanpoan, gaixorik edo ezinduta badago, izendapen-hurrenkeraren arabera haren eginkizunak betetzen dituzte. Alkateordeen kopuruak ezin du gainditu gobernu-batzarreko kideen kopurua (gutxiago egon daitezke, baina ez gehiago).

Legealdi honetako alkateordeak hauek dira: María Jesús Acedo Sierra (Arrigorriaga Gara), Idoia Molina Fernández (Eh Bildu), Peio Garmendia Garmendia (Eh Bildu), Eñaut Barandiaran Urkiza (Eh Bildu), Joana Etxeberria Simarro (Eh Bildu).

Osoko Bilkura

Alkatea buru den eta zinegotzi guztiez osatuta dagoen organoa. Aldez aurretik ezarritako aldizkakotasunaz (gutxienez hilean behin) biltzen da, legez esleitutako eskumenen arabera jakinarazi dizkioten udal-egintza eta –erabakiak eztabaidatzeko eta adosteko.

Gaur egun izaera publikoarekin, osoko bilkurako erabakiaren arabera, hileko azken ostegunetan 19:00etan egiten dira, uztailean eta abuztuan izan ezik, tokiko jaira egokitzen baitira eta egiten ez direlako, hurrenez hurren.

Legealdi honetako Udalbatzaren osaera.

Gobernu Batzarra

Alkateak eta hark askatasunez izendatu eta banantzen dituen zinegotziek osatutako organoa. Zinegotzi horien kopurua ezin da zinegotzi guztien legezko kopuruaren herena baino altuagoa izan. Alkateari laguntzen diote eta alkateak nahiz beste udal-organo batek eskuordetutako eta legeek aitortutako eskudantziak dagozkie.

Gaur egun, Gobernu Batzarrak ez du eskumen eskuordeturik.

Gaur egun, izaera publikoarekin, oro har hileko bigarren eta laugarren asteazkenetan egiten dira eta hauxe da bere osaera  (  PDF 273KB). 

Ikus iragarkia BAOn ( PDF 179KB).

Beste organo batzuk: Bozeramaileen Batzarra

Bozeramaileen Batzarra udal-bizitzan agertzen diren gai bereziak lantzeko osatzen da.

Arrigorriagako Udaleko Bozeramaileen Batzarra honako hauek osatzen dute ( PDF 305KB).

  • Gardentasuna Bannerra

Alkatearekin harremanetan jarri


Maite Ibarra Goti
maiteibarra@arrigorriaga.eus

Udaletxea

Udaletxea
Urgoiti pasealekua, 57
48480 - Arrigorriaga
Tel: 944 020 200
Faxa: 944 020 209
IFK: P4801400E

Jendaurreko ordutegia:
astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:45era