Administrazio antolaketa

Erakunde autonomoak

Arrigorriagako Udal Euskaltegia Arrigorriagako Udalak, 1986. urtean sortutako tokiko erakunde autonomiaduna da. Tokiko erakunde autonomiadunak udalerriko helduen euskalduntzeari lotutako zerbitzuak eta baliabideak kudeatu, antolatu eta zaindu nahi ditu, eta, era berean, euskararen alfabetizazioa sustatu nahi du, dagozkion eskumenen barruan.

Udal Euskaltegia

Euskaltegiaren tokiko mapa

Arrigorriagako Udal Euskaltegia
Urgoiti pasealekua, 55-2.a
48480 ARRIGORRIAGA
BIZKAIA
http://www.arrigorriagakoeuskaltegia.eus/

Euskaltegiko idazkaritza

Tel: 94 400 20 60
94 402 02 11
Faxa: 94 402 02 09
bulegoa@arrigorriagakoeuskaltegia.eus
Ordutegia: 08:00-15:00

ZUZENDARI AKADEMIKOA
Mª. Isabel Pérez Gervasi
zuzendaritza@arrigorriagakoeuskaltegia.eus

ESKUORDETUTAKO BURUA
Eñaut Barandiaran Urkiza

Zerbitzuak

Aurrez aurreko eskolak

Neurrira egokitutako eskola praktikoak ematea, etengabeko ebaluazioa eginez. Horretarako, prestakuntza egokia eta motibazioa duten langile gaituak izateaz gain, material onak eta teknologia aurreratua izango da.

Autoikaskuntza

Euskarazko klaseak ematea Internet bidezkoa eta autoikaskuntzakoa den BOGA sistemaren bidez (IKASTEN plataforma); hori osatzeko ahozko saio bat izango da astero talde txikietan, eta 30 minutuko tutoretza egingo da hamabost egunean behin.

Euskara zabaltzea eta normalizatzea bide hauen bidez:

  • Prestakuntza berezia ematea, talde desberdinen beharrizanetara egokitutakoa (etorkinak, merkatariak, gurasoak, institutuko ikasleak,...)
  • Berbalagun eta Berban-berban proiektuetan parte hartzea.
  • Era askotako ekitaldiak antolatzea (hitzaldiak, ipuinkontalariak,...)

Euskaltegiko liburutegirako sarbidea

Ikasleei liburuak, CDak eta DVDak mailegatzea. Liburutegi eguneratua dugu.

Informazioa, orientabidea, aholkularitza eta administrazioko izapideak

  • Eskaintzari buruzko informazio argia eta zehatza ematea, tratu atsegin eta hurbila izanez: mailak, ordutegiak, prezioak, diru-laguntzak, bekak, ikaskuntza-prozesuaren iraupena, titulu ofizialak,...
  • Izapideak: matrikulak egitea, bekak eskatzea, ziurtagiriak, HABEren azterketa ofizialak egiteko matrikulak...

Lege-araudia

  • 10/1982 Legea, azaroren 25ekoa, Euskararen egoera normalizatzeko oinarrizkoa.
  • 29/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, HABE erakundea sortzen eta euskaltegiak arautzen dituena (EHAA, 183 zk., 2007-09-21)
  • HABE erakundeko zuzendari nagusiaren urteko ebazpenaren bidez aipatutako lege horien ondoren emandako arauak.
  • 179/2003 Dekretua, uztailaren 22koa, euskaltegien jarduera eta finantziazioa arautzen dituena.
  • 48/2009 Dekretua, otsailaren 24koa, euskarazko ezagutzak egiaztatzeko tituluak eta ziurtagiriak baliozkotzen dituen 64/2008 Dekretua aldatzen duena eta Europako Erkidegoko Hizkuntzetarako Erreferentziako Esparruaren arabera egokitzen duena.
  • 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, izaera pertsonaleko datuak babesten dituena.
  • 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena (BOE, 189 zk., 1985-04-03)
  • Gardentasuna Bannerra

Alkatearekin harremanetan jarri


Maite Ibarra Goti
maiteibarra@arrigorriaga.eus

Zerbitzu-karta

  • Zerbitzu-karta

Udaletxea

Udaletxea
Urgoiti pasealekua, 57
48480 - Arrigorriaga
Tel: 944 020 200
Faxa: 944 020 209
IFK: P4801400E

Jendaurreko ordutegia:
astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:45era