Nazioarteko Ikasle-Txartela: ISIC (International Stundent Identity Card)

Zein da helburua?
Nazioarteko ikasle-txartela (ISIC - International Student Identity Card) mundu osoan dago onartuta. ISIC txartelarekin, deskontu eta zerbitzu bereziak izango dituzu garraio, ostatu, museo, antzoki, kultur gune eta mundu osoko leku historikoetan. Abantailak dituzu 125 herrialdetan.
ISIC txartela unibertsitateko, irakaskuntza ertainetako (DBH, batxilergoa, LH,...) eta eskola ofizialetako ikasleentzat da. Txartela ateratzeko, ikasturte horretan matrikula egin izana egiaztatzen duen agiria aurkeztu behar da.
Nazioarteko ikasle-txartelak eskola-urtea irauten du eta baita hurrengo urteko irailetik abendura bitarteko hilabete tartea ere.

Baldintzak

  • Adina: 12 urte baino gehiago. Ez dago gehienezko adin-mugarik.
  • Tasa: 9 euro.
  • Denbora osoz ikastea ofizialki onartutako zentroetan, hau da, astean gutxienez 15 orduz aritzea.

Zalantzarik baduzu, ordainketa egin aurretik, Gazte Informazio Bulego batean galdetu edo gazteria@euskadi.eus helbidera posta elektronikora mezu bat bidali. Gogoratu ordainketa egin ondoren ez zaizula tasa itzuliko.

Non eskatu?
Txartela Internet bidez edo nazioarteko txartelak egiten dituen Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoan (Gaztegunea) eska dezakezu. Txartela jasotzeko nahitaez bulego batera joan behar da.

Zelan eskuratu?

01 Eskaera
Zure txartela eskatzeko, formularioa bete zure datuekin eta eskaera-orria inprimatu. Beste aukera bat da txartelak egiten dituen edozein Gazte Informazio Bulegotara jotzea eta bertan emango dizute zure eskaera-orria.

02 Tasa
Tasa ordaindu (9 euro) eta ordainketaren agiria gorde.
Internet bidez eskatzen baduzu, ordainketa Interneten (formularioaren urratsak jarraituz) edo banku sukurtsal batean egin dezakezu. Eskaera bulegoan egiten baduzu zure eskaera-orria eraman behar duzu banku sukurtsal batera.

03 Jaso
Jaso ezazu zure txartela Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako Gazte Informazio bulegoan (Gaztegunean). Txartela jasotzeko nahitaez honako agiriak aurkeztu beharko dituzu:

  • NANa, pasaportea edo bizileku-txartela
  • Tasa ordaindu izanaren egiaztagiria
  • Txartelerako neurriko argazki bat
  • Ikasle zarela egiaztatzen duen agiria.

Normalean, nahikoa izaten da kasuan kasuko ikasturtean ofizialki onartutako zentro batean egindako matrikula aurkeztea.

Eusko Jaurlaritza – Gazteria