Gazte txartela

Zein da helburua?
Gazteei zuzendutako beste txartelak ez bezala, Gazte-txartela Europan homologatuta dagoen Euskadiko gazte-txartel bakarra da, European Youth Card Association (EYCA) elkartearen barne baitago. Beraz, Gazte-txartelaren gazte titularrek, Gazte-txartelak eskaintzen dizkien abantailaz baliatzeko aukera izateaz gain, beste gainerako Autonomia Erkidegoetako eta EYCAko kide diren Europako 38 herrialdeetako gazte-txartelen abantailak ere balia ditzakete.

Non egin eskaera?
Nazioarteko Ikasle Txartelaren (ISIC) kasuan ez bezala, Gazte-txartela eskuratzeko ez da beharrezkoa ikaslea izatea; nahikoa da 14-29 urte izatea eta Euskadin erroldatuta egotea, nahiz eta beste Autonomia Erkidego batetik edo atzerritik etorria izan. Bi baldintza hauek betetzen badituzu, kontsultatu nola eskuratu zure Gazte-txartela hiru pauso errazetan.
1. Lehenbizi Gazte-txartelaren eskaera-formularioa ireki eta eskabide orrian zure datuak bete.
2. Ordaindu 6 euro banku-bulego batean Kutxabank (BBK, Vital, Kutxa) - Laboral kutxa - la Caixa - BBVA - SabadellGuipuzcoano - Bankia - Bankoa - Gipuzkoa Donostia Kutxa - Caja Vital Kutxa.
3. Gazte-txartela zeure etxean jasoko duzu.
Gazte-txartelak 6 euroko igortze-tasa dauka eta titularrak 30 urte betetzen dituen hilabetearen epemugan iraungiko da.

Web orria:
Eusko Jaurlaritza – Gazteria