Nazioarteko Aterpekide-txartela

Zein da helburua?
Estatuko zein atzerriko aterpetxeetan har dezakete ostatu edozein adinetako pertsonek. Txartelak urtebete irauten du.

Non egin eskaera?:
Gaztegunea (Gazte Informazio Bulegoa) Internet bidez edo nazioarteko txartelak egiten dituen edozein Gazte Informazio Bulegotan edo REAJek Euskadin dituen Gazte-aterpetxeetan eska dezakezu. Txartela jasotzeko nahitaez bulego batera joan behar da. Zalantzarik baduzu, ordainketa egin aurretik, bulego batean galdetu edo gazteria@euskadi.eus helbidera posta elektronikora mezu bat bidali.

Tasak eta dokumentazioa:
Gazteentzat, Gazte-txartelarekin

  • Adina: 14 eta 30 urte bitartean
  • Tasa: 2,5 euro
  • Posta bidez jasotzeko aukera: Aldez aurretik Gazte-txartela izanez gero, bai.

Gazteentzat

  • Adina: 14 eta 30 urte bitartean
  • Tasa: 5 euro
  • Posta bidez jasotzeko aukera: Aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren Gazteriak egindako txartelen bat izanez gero, bai.

Helduentzat

  • Adina: 30 urtetik gora
  • Tasa: 10 euro
  • Posta bidez jasotzeko aukera: Bai.

Familientzat

  • 16 urtetik beherako seme-alabadun familia-unitatea
  • Tasa: 18 euro
  • Posta bidez jasotzeko aukera: Ez.
  • Aurkeztu beharreko agiria: Familia liburua.

Taldeentzat

  • Gutxienez 10 pertsona, arduraduna barne.
  • Tasa: 16 euro
  • Posta bidez jasotzeko aukera: Ez.
  • Aurkeztu beharreko agiria: Kideen izenak.

Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzako Gazte-Elkarteen Erroldan izena emandako taldeentzat

  • Gutxienez 10 pertsona, arduraduna barne.
  • Tasa: ez da ordaindu behar tasarik
  • Posta bidez jasotzeko aukera: Ez.
  • Txartel hau doan eskuratzeko Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritzako Gazte-elkarteen Erroldaren ziurtagiria aurkeztu behar da.

Web orria:
Eusko Jaurlaritza – Gazteria