Izatezko Bikoteen Erregistroan izena ematea

Helburua:
Helburua hauxe da: izatezko bikote diren edo izatezko bikotea eratzeko asmoa duten pertsonak —direla sexu berekoak, direla sexu desberdinekoak— Erregistroan izena ematea, ordutik aurrera Izatezko bikoteak arautzeko maiatzaren 7ko 2/2003 Legean ezarritakoa aplika dakien. Izan ere, lege horrek parekatu egiten ditu ezkondutako bikoteak eta ezkongabeak Euskadiko Autonomia Erkidegoan. Hala, maila berean jartzen dira hainbat arlo: zergak, familia eta funtzio publikoaren arloa, baita EAEko Zuzenbide Zibilean oinordetza- eta ekonomia-erregimenari buruz zehazten diren arloak ere.

Izena emateko, zuzenean jo daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistrora, hiru Lurralde Historikoetako Enplegu eta Gizarte Politiken ordezkaritzetan
kokatua. Beste aukera bat da udal-erregistrora jotzea, erregistroa duten udaletan. Kasu
horretan, berariaz adierazi beharko dute Legeari heldu nahi diotela. Baldintza guztiak betetzen direla egiaztatuko du EAEko Bikoteen Erregistroak, udal-inskripzioak baliozkoak izan eta 2/2003 Legearen araupean gera daitezen.

Baldintzak:

  • Bi pertsonak adinez nagusiak edo adingabe emantzipatuak izatea.
  • Biek gaitasun osoa edukitzea.
  • Lerro zuzeneko odol- edo adopzioahaideak ez izatea.
  • Bigarren graduko albo-ahaideak (anaiarrebak) ez izatea.
  • Bi pertsonetako inor ez egotea beste pertsona batekin ezkonduta, edo ez izatea beste pertsona baten izatezko bikotea.
  • Bikotekideetatik bat behintzat euskal auzotasun zibila izatea.

Dokumentazioa:
Erakundearen web gunean zehazten dena:
http://www.euskadi.eus/izatezko-bikoteei-buruzko-betebeharrak-agiriak/web01-a2famil/eu/

Aurrez aurreko tramiteak:
Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Bilboko ordezkaritza.
Izateko bikoteen erregistroa.
Gran Vía 85, 1 - 48011 Bilbao
Tel.: 944 031 204

Web gunea:
http://www.euskadi.eus/izatezko-bikoteak/web01-a2famil/eu/