Elektrizitateko Gizarte Bonoa

Zer da?
Elektrizitateko gizarte bonoa faktura elektrikoan egindako deskontua da.

% 25ekoa ezarritako baldintzak betetzen dituzten kontsumitzaile kalteberentzat.

% 40koa ezarritako baldintzak betetzen dituzten kontsumitzaile kaltebera larrientzat.

Gainera, gizarte bazterketaren arriskuan dagoen kontsumitzaile kaltebera larria izatekotan, gutxienez fakturaren % 50 ordaintzen duen autonomia edo toki administrazio bateko gizarte zerbitzuen arreta jasotzeagatik, ez da faktura elektrikoa ordaindu beharko eta, epe jakin batean ordainketa ezin bada egin, ezin izango da elektrizitate-hornidura eten.

Baldintzak

1. Kontsumitzaile Txikiarentzako Borondatezko Prezioa (KTBP) kontratatuta izatea.

KTBP Gobernuak ezarritako kontratu elektrikoa da. Bertan, kontsumitutako elektrizitateagatik ordaindutakoa merkatutik sortzen den energiaren prezioa da zuzenean, gehi zergak eta bidesariak, produktu edo zerbitzu gehigarriak kontuan hartu gabe.

KTBP soilik kontratatu daiteke 10 kW edo gutxiagoko potentzia kontratatuta baduzu.

KTBP erreferentziazko merkaturatzaileekin kontratatzen da.

2. Baldintza familiar eta pertsonal hauek eta errenta-baldintza hauek bete behar dira:

2.1. Kontsumitzaile kaltebera izatea (% 25eko deskontua)

2.2. Kontsumitzaile kaltebera larria izatea (% 40ko deskontua)

2.3. Gizarte bazterketaren arriskuan dagoen kontsumitzailea izatea

Zelan eskatu bonoa?
Telefono, posta elektroniko, posta arrunt edo fax bidez, erreferentziazko merkaturatzaileren batekin zuzenean.Horiek derrigortuta daude gizarte bonoa eskaini eta finantzatzera.

Beste onura batzuk

Aukera ematen du, halaber, faktura elektriko argiagoak jasotzeko, “letra txikirik gabekoak”. Horietan, kontsumitutako elektrizitateagatik ordaindutakoa energiaren prezioa da zuzenean, gehi zergak eta bidesariak, produktu edo zerbitzu gehigarriak kontuan hartu gabe.

Elektrizitateko gizarte bonoaren onuradunek epe luzeagoa daukate ordaindu gabeko fakturei aurre egiteko beste kontsumitzaileek baino (zehazki, 4 hilabeteko epea, ez ordaintzeagatiko lehenengo jakinarazpenetik zenbatzen hasita; epe orokorra 2 hilabetekoa
da).

Informazio gehiago
www.mincotur.gob.es/energia/bonosocial
www.controlastuenergia.gob.es
www.cnmc.es/bono-social