Bizi- eta egoera-agiriaren ziurtagiria

Zer da?
Bizi- eta egoera-agiriaren ziurtagiriak pertsona bat bizirik dagoela ziurtatzen du eta
pertsona horren egoera zibila zein den adierazten du.

Izapidetzeko moduak:

AURREZ AURRE:
Erregistro Zibilean edo
Bake Epaitegian:
Urgoiti pasealekua 55, 2.a
48480 Arrigorriaga
Tel.-zk.: 944 020 207
Faxa: 944 020 207
Ordutegia: 09:00-14:00
e-maila: juzgado2@arrigorriaga.eus

Zer behar duzu?
Ez duzu inprimakirik bete behar, ez eta hitzordurik eskatu behar ere. Leihatilan zure NANa aurkeztea nahikoa da.

Nola erantzungo dizute?
Eskaera Erregistro Zibilean aurkeztuz gero, ziurtagiria berehala emango dizute.
Eskaera Bake Epaitegi batean aurkeztuz gero, zenbait egunen buruan emango dizute ziurtagiria, Bake Epaileak eta Idazkari Judizialak dokumentua sinatu ondoren.

Izapidearen kostua
Doako izapidea

Zein da erakundea?
Justizia ministerioa