Heriotza-ziurtagiria

Zer da?
Heriotza-ziurtagiriak pertsona bat hil dela egiaztatzen du. Ziurtagiriak positiboak edo negatiboak izan daitezke.

Ziurtagiri negatiboak pertsonaren heriotza Erregistro Zibil horretan inskribatuta ez dagoela egiaztatzen du.

Ziurtagiri positiboak bi motakoak izan daitezke: Laburpena: Erregistro Zibilean heriotzaren inguruan dagoen informazioaren laburpena; edo hitzez hitzekoa: heriotzainskripzioaren kopia literala da.

Izapidetzeko moduak:

TELEMATIKOA: Egin klik hemen: Heriotza-ziurtagiria
AURREZ AURRE:
Erregistro Zibilean edo
Heriotza erregistratuta dagoen
Arrigorriagako Bake Epaitegian:
Urgoiti pasealekua 55, 2.a
48480 Arrigorriaga
Tel.-zk.: 944 020 207
Faxa: 944 020 207
Ordutegia: 09:00-14:00
e-maila: juzgado2@arrigorriaga.eus

Zer behar duzu?
Ez duzu inprimakirik bete behar, ez eta hitzordurik eskatu behar ere. Leihatilan eskatu nahi duzun heriotza-ziurtagiriari dagokion pertsonaren izena, abizenak, heriotza-data eta tokia esatea nahikoa da.

Aurkezteko epea
Heriotza erregistratu eta handik 48 ordura aurkez dezakezu eskaera.

Nola erantzungo dizute?
Ziurtagiria berehala emango dizute

Izapidearen kostua
Doako izapidea

Zein da erakundea?
Justizia ministerioa