Ondare historiko eta monumentala

Ondare erlijiosoa

Andra Maria Madalena Eliza

Magdalena eliza

IX. mendera arte jo beharko genuke bere sorreraz mintzatzeko. Gaur egun lehenengoz eraikia izan zeneko itxurarekin ez dauka antzik ere.

Luzeraz 106 oin ditu eta 42 zabaleraz. Egurrezko ganga bakarra dauka sabaian.

Esatekoa da aldare nagusiko irudia kalitate handikoa dela.

Abrisketako Done Peri baseliza

Abrisketako Done Peri ermitak erromanikoaren aurretiko estiloen aztarna arkitektonikoak ditu eta Bizkaiko zaharrena da (XII. mendearen hasierakoa).

Abrisketako San Pedro baseliza

Barnea angeluzuzena da, 7,34 x 5,25 m. dituena. Absidea kainoizko ganga batez hornituta dago. Sarrerako ateak, mendebalderantz ematen duenak, puntu erdiko arkua dauka, eta eskuineko ate-zangoan bisigodoa izan litekeen irudia dugu. Hegoaldeko horman estalita dagoen puntu erdiko arkua dago, beste garai batean, beharbada, tenplurako sarrera nagusia izango zena. Arku honen gainean landutako bi medailoi daude, giza irudiak ematen dutenak. Eraikingai gisa berriro erabilita, barruan hilarri erromatarren arrastoak aurkitu dira eta harearrisko bloke handi bat ere bai, irudi prerromanikoekin. Absideko leihoan ere dekorazio prerromanikoa ikusten da.

Landaederragako Kristo Santuaren baseliza

Landaederragako Kristo Santuaren baseliza

Lehenengoz eraiki zeneko data 1655ekoa da, nahiz eta, harrezkero, hainbat aldiz berreraiki izan den.

Goitik ikusita ez dauka forma jakinik: besorik gabeko gurutzearen itxurakoa da.

Soiltasun handikoa da eta bere handitasuna da ezaugarririk deigarriena.

Andra Maria Magdalenaren zurlana

Andra Maria Magdalenaren zurlana

Nicolas Teitek egindakoa da, 1705. urtekoa. Egurrean egindako irudi honek balio artistiko handia dauka. Adierazkortasuna da bere ezaugarririk aipagarriena.

San Frantzisko Xabier eta Loiolako San Inazioren zurlanak

Andra Maria Magdalena elizako aldare nagusian dauden egurrezko bi zizel-lan dira, 1693an dataturikoak..

Kristo gurutzatuaren zurlana

Kristo Santuaren ermitan dago eta ermita hau lehenengoz eraiki zenekoa da (1655ekoa).

Herri eraikinak

Antzinako udaletxea

Lehengo Udaletxea

Urgoiti pasealekuan. 1777an eraiki zen etxe hau eta, sute suntsigarri baten ostean, 1940.urtean berreraiki.

Dorretxeak

Ez dakigu hauen inguruko gauza handirik, XX.mendearen hasieran desagertu zirela baino. Euretariko batzuen izenen berri baino ez daukagu: Larrasko dorrea, Barrondokoa, Larrinagakoa, Lonbokoa (gaur Lonbo aretoa), Salduakoa (Markion), eta, azkenik, Agirrekoa.

Intereseko informazioa

Informazio interesgarria

Nola heldu

Nola heldu

Arrigorriagako irudiak

Arrigorriagako irudiak